Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Azken aldian agerturiko liburu bion lehenak egilearen poetika gisa hartu dezakegun esaldia darama: 'Aiztoaren gisako idazkera' / 'La escritura como un cuchillo'. Estatu Batuetan bizi den Fréderick Yves Jeannet idazle frantziarrak bere liburuei eta bere lanari buruzko elkarrizketa luzeak izatea proposatu zion Annie Ernaux-i, mezu elektronikoen bidez egingo ziren galdeketa sakonak eratuz.
Beraz, egileren tailerrean sartu da galdegilea, eta Noel Saridunaren idazketaren giltzak agerian utzi ditu. Liburua zabaltzen duen lehen orrialdeetan Annie Ernaux-ek jarrera bi azpimarratu ditu bere lana aurrera eramateko orduan: zintzotasuna eta zehaztasuna. Eta aitortu du bigarren ezaugarri horrek, zehaztasunak. eman dizkiola zintzotasunak baino buruko min handiagoak. Zeren aiztoaren metafora bere idazkeraren ispiluaa da zuzen-zuzenean. Bere nobelen itzultzailea den Lydia Vázquezek EHUko Campus astekarian –bai, Annie Ernaux-en itzultzailea oso hurbil dugu guk-, agertu zuen artikuluan adierazi zuen zuzena eta itxuraz sinplea dela egilearen idazketa: «Itxuraz erraza den hizkuntza hori, guztiz ulergarria, lirismorik eta artifizialtasunik gabea, erronka handikoa iruditzen zitzaidan gaztelaniara «eramateko» orduan. Zehatza, matematikoa edo klinikoa delako». Klinikoa da Normandian jaiotako egilearen idatz moldea azaltzeko hitza.
Hor bazeuden jada Annie Ernaux-en idazketaren hainbat erretratu zuzen. Hona hemen bigarren bat Lydia Vázquezen esanetan: «Hitz bakoitza zehatz-mehatz aukeratuta dago, koma bakoitza neurtuta dago, esan moldeak, erregionalismoak, erregistro-aldaketak, dena kalkulatuta dago».
Annie Ernauxek teoria berezia du bere liburuak izendatzeko orduan. Berez, autobiografiak dira, noiz edo noiz, gainera, aitortu izan du bere egunekoan oinarrituriko liburuak idatzi dituela, edo, bestela, kontakizun baten aldaera bi eman dituela, bata fikzioan oinarritua, bestea, aldiz, bere egunerokoan, esperientzia zuzenean moldatua.
Baina beti adierazi du berari gertatutakoa eta berak kontatutakoa ez dela berea soilik, gizartean emakumeek bizi duten egoeraren berri ematea dela bere azken helburua eta, neurri horretan, biografia sozio-grafia bihurtu duela.
Berriro ekarriko ditugu hona itzultzailearen hitzak: «Idazkera autobiografikoaren edo sozio-grafikoaren itzulpenean zailtasunak ere agertu ziren; idazkera pertsonala hutsa izatetik urrun, bere bizitzako dramek eta abenturek gureekin partekatzen duten kezka hori kontatzean datza bere kezka nagusia».
Gure plazara ekarri diguten Annie Ernaux-en azken lana 'La otra hija' izendatu dute. Hauxe bai dela autobiografian oinarrituriko lana. Idazleak bera jaio aurretik ahizpa bat izan zuen, egilea jaio aurretik hil zena. Ez da ohiko egoera, eta zaila da testua sozio-grafian kokatzea. Baina berriro, bere aizto gisako idazkerarekin absentziaren eta presentziaren egoera definitzeko gaitza hartu du hizpide: inoiz ezagutu ez zuen ahizpari gutun sentikorra idaztea, mina eman dion absentzia betetzea.
Eta inoiz ezagutu ez duen izaki, gizaki, horren bila egileak berarentzat oinarrizkoa den teknika nagusia erabili du: Pachwork-a, alegia. Testigantza desberdinen bilketa, argazkiak eta gutunak, aitorpenak eta beste senideen oroigarriak, han eta hemen entzundakoa iritziak. Batez ere bere amak emakume bati esandakoa du gogoan eta behin eta berriro itzultzen da testuan eta gogoan esaldi horretara.
Berriro dugu Annie Ernaux-en idazkeraren eredu nagusia liburu hori. Bere mina azaltzeko idazkera magikoa eta mingarria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.