Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 1 de diciembre 2023, 16:54
Bizkaiko Foru Aldundiak XIX. Lauaxeta Sariak banatu ditu ostiral honetan, eta Jon Enbeita bertsolari, idazle eta abeslari gisa egindako ibilbidea goraipatu dute Ohorezko Sariarekin. Gainerako sariak Angel Errok eta Libe Goitiak jaso dituzte, Poesia modalitatean, eta Oier Plazak ikus-entzunezkoen kategorian.
Sariak Bilboko Foru Jauregian ospatutako ekitaldi batean banatu dira. Bizkaiko erakundeen eta gizartearen ordezkaritza zabala izan da bertan, eta ESAS, emakume sortzaileen eta artisten sarearen hainbat emanaldi izan dira.
Bertan gogorarazi dutenez, Lauaxeta Ohorezko Sariarekin, Aldundiak publikoki aintzatetsi nahi ditu Bizkaian bereziki eta «munduan oro har» euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsonak edo kolektiboak. Esan bezala, oraingoan, Jon Enbeitari eman diote, «bertsolari, idazle eta kantari gisa egindako ekarpenagatik». Irabazleak bertso batekin eskertu du Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiaren eskutik jaso duen golardoa.
Ahaldun nagusiak euskara eta bere nortasun kulturala indartzeko duen konpromisoa azpimarratu du. «Egun garrantzitsua da Foru Aldundiarentzat, eta beste erakunde eta eragile batzuekin batera euskara zaintzeko eta garatzeko konpromisoa berretsi nahi izan dugu», adierazi du.
Bere hitzetan, Lauaxeta Sariak «gure kultur ondarea, bereziki euskara, indartzeko eta transmititzeko lan nekaezina egiten dutenei omenaldia» da. Hori azpimarratu ondoren, gizarteari ere dei egin dio euskarara hurbiltzeko.
Bestalde, aipatu bezala, XIX. Lauaxeta Sariek Ikus-entzunezko Saria eman diote Oier Plazari, 'Memoria lurperatuta' dokumentalagatik. Epaimahaiak nabarmendu duenez, dokumentalak «Erorien Haranean lurperatuta dauden euskal jatorriko 1.234 lagunen senideen ezintasunarekin bat egiteko aukera ematen du», eta egoera «hunkigarria baina itxaropentsua» deskribatzen du, gazteek «protagonismoa» dutela.
Poesia kategorian, Angel Errok 35 urtetik gorakoen saria jaso du 'Poema liburu bat-irakurtzeko jarraibideak' poema bildumarengatik. Kasu honetan, epaimahaiak baloratu du Errok «oso ahots identifikagarria» eraiki duela «hasiera-hasieratik», eta hamarkada batzuk geroago «jarraipena» eman diola. Halaber, azpimarratu du poeta horren edozein liburu «pauta bat dela poesia maite duenarentzat».
35 urtetik beherakoen kategorian, Libe Goitiak jaso du saria, 'Fast fatum' poema bildumarengatik. Epaimahaiaren hitzetan, idazleak «argi du zer esan, kontatu eta iradoki nahi duen», «lehen liburua izan arren».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.