Leire Larrazabal
Sábado, 4 de noviembre 2023
Abian da Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Jokin Zaitegi Sariketaren beste edizio bat, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko. Bada, Suediako Akademiak Jon Fosse idazle norvegiarrari eman dio Literaturako Nobel saria 2023an, eta Jokin Zaitegi Sariketaren helburua bere 'Trilogien' eleberria (hiru eleberri laburrez osatua) itzularaztea izango da.
Publicidad
Lehiaketan liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna duen edonork parte har dezake (berdin dio nongoa den eta non bizi den). Horretarako, antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali (aed@aedelkartea.eus). Bi dokumentu igorri behar dira mezuaren barruan: batean, itzulpena bera aurkeztuko da, ezizen batekin sinatua; bestean, ezizen horren ostean dagoen itzultzailea nor den azalduko da, berarekin harremanetan jartzeko moduarekin batera. Ez loak hartu, lanak aurkezteko epea abenduaren 31ko gauerdian amaituko baita.
Santi Leonek, Gema Lopez Las Herasek eta Juan Mari Mendizabalek osatutako epaimahaiak aztertuko ditu jasotako itzulpenak eta bat izendatuko du irabazle 2024ko urtarrila amaitu baino lehen. Aurkeztutako lanek aski kalitaterik ez badute, saria hutsik utzi ahalko da. Kasu horretan, antolatzaileek aukera izango lukete itzulpena enkarguz norbaiti eskatzeko, sariketako diru kopuruaren truke.
Irabazleak 4.000 euroko saria irabaziko du 'Trilogien' itzultzeko; diruaren erdia jakinarazpena egitean jasoko du, eta beste erdia lan amaitua entregatu ostean. Lan amaitua, bestalde, 2024ko irailaren 31 baino lehen entregatu beharko du Elkar argitaletxean. Epeak beteko ez balira, edo itzulpenaren kalitatea nabarmen txarra balitz (epaimahaiaren iritziz betiere), sariaren bigarren zatia jaso ez eta lehena itzuli egin beharko luke irabazleak.
Elkar argitaletxeak argitaratuko du Jon Fosseren lana euskaraz -eskubideak aurrez eskuratuta-, eta 2024ko Durangoko Azoka izango da hori egiteko epemuga. Ale guztietan nabarmen aipatuko da Jokin Zaitegi saria, baita itzultzailearen izena ere, zeinak ez baitu galduko bere lanaren gaineko jabetza.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.