Borrar
Urgente Retenciones en el Txorierri por la avería de un camión
Pedro Sánchez. EFE
Joera soilak

Joera soilak

Harizpetik ·

Bi hilabete joan dira Pedro Sánchezek sekulako ezustekoa eman eta zentsura mozio baten bitartez Rajoy iragan bihurtu zuenetik. Inkesten balantzea ona da sozialistentzat, egiten denak baino asmoek eta irudiak gehiago balio duten garai honi dagokion legez

Lunes, 6 de agosto 2018, 00:54

Politikan herenegun dei daitekeen ezin gertuagoko sasoian PSOEren etorkizunak iluna ematen zuen. Barne-gatazkek guztiz zatitu zuten alderdia oraingo presidentea bere kideek idazkaritza nagusitik kanporatu zutenean. Ondorengo primarioek eta garaipenak nolabaiteko karismaz jantzi zuten Sánchez, baina tarte laburrerako. PPk, Kongresuko bere gutxiengoa gora-behera, sendo ... ematen zuen Gobernuan, bere jarduna Ciudadanos gizentzen ari zen arren. Alternatibak erabakitzen dituzten sektore sozialek ez zuten PSOE aintzat hartzen, agian Zapateroren azken hatsa eta sozialisten geroztiko hutsaltasuna ezin ahaztuta. Sánchezek irudi ona eman du beti, bai; baina aurrekoen zamari berrikuntza eta sakontasun eza gehitu dizkio hasieratik. Barruko botere faktikoek eraman zuten idazkaritza nagusira 2014ko uztailaren 26an, eta horiek kendu zuten bi urte beranduagoko urriaren 1eko iluntze nahasian. Epe horretan, eta gerokoan, aldakor agertu da gehiegitan, heterodoxia ideologikoa barik ideien sendotasun eskasa erakutsita; eta iraute hutsean ematen zuen Gürtel auziko lehen zatiaren epaiak zentsura mozioaren beharraz konbentzitu zuenean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Joera soilak