Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
zurekin
Domingo, 8 de enero 2023, 19:06
Joannes Jauregik Sherwood Anderson idazle estatubatuarraren 'Winesburg, Ohio' (Erein, Igela) itzuli du. Amerikako Estatu Batuetako Ohion kokatzen du Andersonek Winesburg herrixka. Hogeita bost istorio laburretan aletzen ditu bertako biztanleen nahi eta ezinak, elkar korapilaturiko bizitzak, XIX. mendeko Ipar Amerikako landa aldeko memoria emozional bat osatzeraino, industrializazioaren ufada gotorrak betirako desagerrarazi baino lehen.
Zenbat balio dute asmaturiko herrixka bateko nekazari eta langileen ametsek? Sinesten ahalko dugu guk ere haiekin, inoiz landa utzi eta hirira joango garela ihesi? Haien eskuen keinuak behatu ahalko ditugu? Herriko Kale Nagusian igande goizez gora eta behera ibili? Desira dugun harekin paseoan atera iluntzean, baso aldera etzan eta elkarri musu emateko?
Anderson (1871-1941) narrazio laburren teknikaren maisua, eta industralizazioak sortutako arazoei aurre egin zien lehenetakoa izan zen. Jauregi, berriz, Itzulpen eta Literatura ikasketak egin zituen Gasteizen eta Bartzelonan, eta zuzentzaile eta itzultzaile lanetan ibili da. Literatura-kritikan ere jardun da, eta gaur egun irakaskuntza du ogibide.
Jauregik esan duenez, lehen irakurraldian «sartzen zaila izan daiteke. Istorioaren erdian bukaera konta dezake. 'Hil egin zen'. Eta, hala ere, ipuina ez da hor bukatzen». Estilo ahozkotasunetik gertu dago, «badirudi norbait benetako herri batean gertatutako zerbait kontatzen ari zaizula». Elkarrizketarik ez dago, baizik eta bakarrizketak, baina narratzailearen diskurtsoan txertatuta daudenak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.