Borrar
Joanna Connor eta Roger Hodgson.
Joanna Connor eta Roger Hodgson musikariek BBK Music Legends jaialdiaren V. edizioan parte-hartuko dute

Joanna Connor eta Roger Hodgson musikariek BBK Music Legends jaialdiaren V. edizioan parte-hartuko dute

Festibala ekainaren 5ean eta 6an ospatuko da Sondikako Ola BBK zentroan

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 1 de noviembre 2019, 22:19

Joanna Connor eta Roger Hodgson musikariek BBK Music Legends jaialdiaren V. edizioan parte-hartuko dute. Ekainaren 5ean eta 6an ospatuko da Sondikako Ola BBK zentroan eta antolatzaileek iragarri berri dute Supertramp talde klasikoko liderra eta blues-rockeko abeslaria eta gitarrista bertan izango direla.

Roger Hodgson britaniar musikagile, gitarrista eta baxujolea da. Portsmoutheko abeslaria Supertrump talde klasikoko liderra eta ahots nagusia da. Eta musika aditu askorentzat gure garaiko konpositore eta abesti-idazle garrantzitsuenen artean dago.

Supertrump taldeak nazioartean 60 milioi disko baino gehiago saldu ditu. 'Breakfast in America' albuma lehen postuan egon zen munduko hainbat herrialdetan. Musika bandaren abesti garrantzitsuenak Hodgson berak konposatu zituen.

Bere musika ibilbide oparoan britainiarrak hainbat garaikur irabazi izan ditu. Konpositore eta Kantautoreen Britainiar Akademiaren Ivor Novello Saria irabazi zuen 1980. urtean. 2012. urtean, berriz, Frantziako Arte eta Letren Ordenako Zaldun izendatu zuten.

Bestalde, Joanna Connor estatubatuar blues-rock abeslari eta gitarrista daukagu. 1984. urtetik blues eszenan murgilduta dihardu Connorrek, eta egungo blues gitarrista ezagunen artean dago oholtza gainean gitarrarekin erakusten duen trebezia ikaragarriagatik.

Bere musika ibilbide oparoan hainbat musika izarrekin ibili izan da elkarlanean: James Cotton, Buddy Guy, Junior Wells eta A.C. Reederekin, besteak beste. Azken 35 urteotan Estatu Batuetako, Kanadako eta Europako hainbat klub eta musika jaialdietan ibili izan da oholtza gainean. Orain, hilabete batzuk barru, interesdunek BBK Music Legends jaialdian bion ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Joanna Connor eta Roger Hodgson musikariek BBK Music Legends jaialdiaren V. edizioan parte-hartuko dute