Joan Mari Irigoien elkarrizketa batean. Lobo Altuna

Joan Mari Irigoienek 'Babilonia' eleberriaren edizio berria kaleratuko du

Horrez gain, 'Sorgin-argien ehizan' izeneko poema liburua ere plazaratuko du

Paul Picado

Viernes, 11 de febrero 2022, 20:11

Joan Mari Irigoienek kaleratzen zuen hirugarren eleberria izan zen 'Babilonia' 1989. urtean. Harrezkero, 33 urte igaro dira, eta oraingoan, eleberri horren edizio berria kaleratuko du, laster. Oraingoz, haren aurkezpena egingo du otsailaren 16an. Baina ez da horretan gelditu bakarrik, izan ere, 'Sorgin-argien ehizan' izeneko ... poema liburua ere argitaratuko du.

Publicidad

Esan bezala, beste bi eleberri kaleratu zituen 'Babilonia'ren aurretik. Alde batetik, 'Oilarraren promesa', 1973. urtean, eta bestetik, 'Poliedroaren hostoak', 1983an. Bada 'Babilonia' argitaratu zuenean, beste bi horietan jasotako esperientziaz baliatu zela esan zuen, eta azkenean sintesi liburu bat egin zuela.

'Babilonia' izeneko baserrian kokatuta dago kontatzen den istorioa. Bi anai biki dira pertsonaia nagusiak, Trinido eta Feliziano Garayalde hain zuzen ere. Bikiak badira ere, ez dira ondo moldatzen elkarren artean; guztiz kontrakoa, hain zuzen. Jaio zirenetik gorrotatzen dute elkar, eta gero, gainera, emakume berdinarekin maitemintzen dira, Margariz izeneko emakumearekin. Politikari dagokionez, ikuspegi desberdinekoak ere badira. Bata, karlista da; bestea, berriz, liberalismoaren aldekoa.

Baserri giroko eleberria da, XIX. mendeko karlistaldietan kokatua, eta hiru pertsonatan idatzita dago: lehen, bigarren eta hirugarren pertsonan. Baserriko seme batek lehen pertsonan hitz egiten du. Mari, euskal mitologiaren pertsonaia ezaguna, bigarren pertsonan aritzen da. Azkenik, narratzaile orojakile batek hirugarren pertsona erabiltzen du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad