El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Joan Mari Irigoien, 'Txantxanberde kantaria' liburuaren aurkezpenean, 2015ean. Arizmendi

Joan Mari Irigoien idazle donostiarra hil da

74 urte zituela, alboko esklerosi primarioa diagnostikatu zioten duela hamarkada bat baino gehiago, eta asteazken honetan esan digu agur

Zurekin

Miércoles, 17 de mayo 2023, 17:34

Joan Mari Irigoien (Altza, 1948) idazle donostiarra hil da asteazken honetan, 74 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz, Elkar argitaletxeak sare sozialen bidez jakinarazi duenez. Bere lanak arrasto sakona utzi du euskal literaturan, bereziki eleberrigintzan, baina baita poesia lanak eta haur eta gazteentzako liburuak ere idatzi ditu.

Publicidad

Irigoienek 1973an argitaratu zuen bere lehen liburua, 'Oilarraren promesak', eta 1976an irabazi zuen euskarazko narratibaren Kritikaren Saria. Sari hori beste hiru aldiz eskuratu du: 1982an 'Poliedroaren hostoak', 1987an 'Udazkenaren balkoitik' eta 1989an 'Babilonia' lanei esker.

Baina hori nahikoa ez balitz, beste lan batzuengatik ere izan da ezaguna, hala nola, 1996ko 'Kalamidadeen liburua'gatik, umorezko bere lehen eleberriagatik; 2000. urtean argitaratutako 'Lur bat haratago' lanagatik; eta 'Hutsatik esperantzara' poema-liburuagatik, Iñaki Zubizarretarekin batera idatzi zuena eta Irun Hiria saria jaso zuena. Elkar argitaletxearen eskutik, bere azken poema liburua iaz argitaratu zen 'Sorgin-argien ehizan' izenburupean.

Irigoieni, 1996tik aurrera Euskaltzain urgazlea ere izandakoari, alboko esklerosi primarioa diagnostikatu zioten duela hamarkada bat baino gehiago, eta denbora horretan eutanasiaren erregulazioaren alde agertu zen beti. Eta eutanasia despenalizatzen zuen legea indarrean sartu ondoren, argi utzi zuen: «Heriotza duina izateko eskubidea dut, eta ez dut nahi politikariek eta mediku batzuek eskubide hori usurpatzea. Argiago esango dut: ez dut torturatzerik nahi, ez aktiboki, ez pasiboki!».

Eneko Goia Donostiako alkatea atsekabetuta agertu da Irigoienen heriotzagatik: «Nire belaunaldian 'Babilonia' irakurtzen hazi ginen. Bere lan bikainak maila gorenera igo zuen euskarazko literatura», idatzi du Twitterren. Bitxikeria gisa, esan behar da idazle donostiarra Realeko futbolaria ere izan zela, eta Juanan Larrañagarekin eta Inaxio Kortabarriarekin jokatu zuela filialeko taldean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad