Izozkiak Giza Eskubideak aldarrikatzeko. Ben & Jerry 's enpresa estatubatuarrak iragarri duenez, Zisjordaniako eta Jerusalem ekialdeko lurralde palestinarretan bere produktuak saltzeari utziko dio. 'Bakea, maitasuna eta izozkiak' leloa duen konpainiak bere balioak eskualde horietan egotearekin bateragarriak ez direla defendatu du.
Publicidad
Ben & Jerry 's ezaguna da gizarte gaietan duen jarreragatik. 2016an, adibidez, jarrera argia eta historikoa hartu zuen Black Lives Matter mugimenduaren alde. Hemendik aurrera, Israelen duen fabrika funtzionamenduan jarraituko du, baina bere produktuak ez dira lurralde okupatuetan salduko, nazioarteko zuzenbidearen arabera legez kanpokoak baitira.
Modu honetan, Boicot, Desinbertsio eta Zehapen (BDS) mugimenduarekin bat egin du konpainiak, Israelgo enpresa, erakunde eta unibertsitateen aurkako kanpaina baketsua dena eta nazioarteako babesa duena. Isaac Herzog Israelgo presidentearen ustez ordea, Ben & Jerry'sen erabakia «nazien kutsua duen terrorismo ekonomikoaren ekintza arriskutsua da, herri juduari gizatasuna kentzen diona». Gainera erabaki horrrek «ondorio larriak» izango dituela ohartarazi du.
BDSk eta palestinarrek izozki enpresaren keinua ospatu dute. «Israelen okupazioan konpainiaren konplizitateari eta palestinarren eskubideen urraketei amaiera emateko urrats erabakigarria da», adierazi du mugimenduak. Hala ere, Ben & Jerry's oraindik haratago joan daitekeela diote, Israel osoan bere produktuak saltzeari utziz. Orain arte, 200 erakunde palestinar eta propalestino baino gehiagok indarkeriarik gabeko ekintzak erabiltzearen alde egin dute, Israelgo gobernua presionatzeko eta legez kanpoko okupazioarekin amaitzeko. Zisjordanian 440.000 kolono israeldar baino gehiago bizi dira, hiru milioi palestinarren artean eta azken urteotan palestinarren aurkako indarkeria areagotu egin da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.