Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 27 de mayo 2022
'Jentilak Diman' izeneko ibilbide mitologikoa gauzatuko dute larunbat honetan, maiatzaren 28an. Hauxe Dimako plazan abiatu eta Zaharren Egoitza aurreko landetan amaituko da. Orain arte ibilbide mitologikoa Jentilzubi eta Baltzolako koba inguru zoragarrietan egin izan da, herriko leku mitologikoaren gunean. Baina, aurten, kobetako egoera kaxkarra aintzat hartuz, herrigunera lekualdatzea erabaki dute Txumuluxueta elkarteko kideek. Urtetolez Txumuluxueta Elkarteak Dimako Udalaarekin hitzarmen bat adostu du, tankera honetako ekimenek izaten dituzten alderdi guztiak modu eraginkorrean babesteko asmoz.
Ibilbideak orotara 7 gune izango ditu, eta gune bakoitzean ikuskizun bat emango dute aditzera. Ikuskizunok anitzak izango dira, hala nola, antzezlanak, abestiak edota dantzak. Ibilbide erabat laua izango da aurtengoa, adin guztietako publikoarentzat aproposa izango dena, alegia. Bi ordu ingurukoa izango da ibilbidea, 21.00etan abiatuko direlarik, gauerdirako ikuskizunok amaituta izatea espero dutelarik.
Aurtengo ibilbide mitologikoan nazioarteko izaki mitologiko batzuk ere emango dituzte ezagutzera. Hala, hauxe parada ezinhobea da euskal mitologia ezagutzearekin batera, beste herrialde batzuetako pertsonaiak eta mitoak ezagutzeko.
Aurten, 2019an bezalaxe ibilbide mitologikoa jada amaituta, Akelarrea ospatuko dute. Hala, ekitaldira zonaldeko sorginak gonbidatu dituzte gau magikoari behar den bezalako amaiera emateko asmoz. Horrez gain, Txumuluxueta Elkarteak erretratu eta bideo-lehiaketa bat atondu du, ibilbidean zehar ateratako erretratu eta bideo onenak saritzeko. Lehiaketa honetara 18 urte baino gutxiagoko gazte eta nerabeak soilik aurkeztu ahal izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.