Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Miércoles, 3 de junio 2020, 21:03
Jean Paul Gaultier eta marradun alkandorak banaezinak dira, hondartza eta itzalkinekin gertatzen den antzera. Diseinatzaileak behin baino gehiagotan aitortu izan duenez, edozelako materialekin sortu izan ditu marra txuri urdinak, ostruken lumez, Swarovski kristalez… Berebiziko ikurra du frantziarrak marinel alkandoretan. Horregatik, 1995. urtean Le Male lurrina kaleratu zuenean, argi zeukan flaskoak gizon muskulutsu baten itxuraren soinean marinel-alkandora bat izan behar zuela. Horrek eta labanduak, bainilak eta anbar hirukoteak sortzen duen usain-nahasteak antzinaroko bizartegiak ekartzen ditu gogora. Konbinazio perfektu guzti horien ondorioz, lurrinik salduenen zerrendetako posturik gorenak okupatu izan ditu Le Male-k mende laurden honetan.
Jostun ospetsuak sarritan adierazi izan du marinel-jantziekiko sentitzen duen pasioa txikitatik sentitu izan duela. Hainbat elkarrizketetan adierazi duenez, haurra zenean bere amak beti janzten zuen marra txuri urdinez diseinatutako jertseekin, eta Gaultier liluratuta zegoen horrekin. Frantziarrarentzat, arropa hori ez da sekula modaz pasako eta askatasunaren sinbolo zuzena da. Lanerako jantzia izatetik, gizon muskulutsu eta erakargarrien ikurra izatera pasa dira marinel-alkandorak diseinatzaileari esker.
'Le Male' lurrinaren flaskoaren diseinuaz gain, asko dira Gaultierrek sortu dituen diseinu polemiko eta ez konbentzionalak. Horrexegatik, hain zuzen, diseinuaren munduan 'l'enfant terrible' (haur bihurria) bezala ezagutzen dute. Antzinako usainak hartu eta perfume moderno bat sortzen du, freskoa eta gaurkoa, baina betiere denboran atzera begirada bat emango duena. Esaterako, 'Le Male'ren emakumezkoen bertsioa Classique da, Jean Paul Gaultierren amonaren makillajeari keinu bat egiten diona. Antzinako apain-mahaiak ekartzen ditu gogora, sentsualitatez beterik.
Diseinatzaile polemikoak 'Le Male' perfumearen 25. urteurrena ospatu nahi du, eta Gay Harrotasunaren Nazioarteko Eguna hilabete honetan dela aprobetxatuz, banderaren koloreekin diseinaturiko flaskoa sortu du. Edizio mugatuan salduko da, hilaren 15etik aurrera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.