Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Miércoles, 1 de julio 2020, 20:29
Aguraingo jazz jaialdiak zazpi urte beteko ditu aurten, eta ostiral honetan emango zaio hasiera. Guztira, sei kontzertu izango dira, eta antolatzaileek diotenez, aurtengo parte-hartzaileen kalitatea nabarmena da. Hain zuzen ere Komando Funk, Voodoo Charms, The Big Flyers, Still River, Iker Piris & His Dual Electras eta Last Infusion taldeak arituko dira hurrenez hurren ostiraletik, uztailaren 24ra arte.
Komando Funk taldearen kontzertua, beraz, ostiral honetan bertan izango da, Andre Maria plazan, 19.30ean. Taldeak funtsean beste talde batzuen bertsioak jotzen ditu, hala nola Stevie Wonder, Bruno Mars, Jackson Five, Amy Winehouse, Oasis edo Aretha Franklin.
Voodoo Charms taldearen kontzertua uztailaren 11n izango da, San Juan plazan, 19.30ean ere bai. Donostiako eta Hondarribiko musikariek osatzen dute taldea, eta besteak beste bluesa, rocka, jazz eta rockabillya bateratzen dituzte. Gaur egun lehen lana grabatzen ari dira.
The Big Flyers taldearen txanda uztailaren 12an izango da, 19.30ean, Euskal Herria plazan. Getxoko taldea dugu, eta antzinako soinuak erabiltzen dituzte. Estiloari dagokionez, bluesa, swinga eta rock and rolla tartekatzen dituzte.
Laugarren kontzertua Still River taldearena izango da, uztailaren 18an, 19.30ean, Dulantzi plazan. Talde bilbotarra dugu eta estiloari dagokionez, roots, country, blues eta rocka bateratzen dituzte. Duela 8 urte sortu zen taldea eta jadanik bi lan kaleratu dituzte.
Azken aurreko kontzertuan Iker Piris & His Dual Electras taldea izango da, uztailaren 19an, 13.30ean, Sagarmin plazan. Iker Pirisek bere kabuz ikasi zuen gitarra jotzen 14 urterekin, eta geroagoko Musikenen egin zituen ikasketa ofizialak. 2009. urtetik 2018ra arte The Romanticos taldeko burua izan zuen, eta gaur egun, Iker Piris & His Dual Electras taldean dabil, bluesa batik bat jotzen.
Azken kontzertua uztailaren 24an izango da, 19.30ean, Dos Caños plazan. Last Infusion lau gasteiztar gaztek 2016. urtean sortu zuten taldea dugu, eta diotenez, 70eko hamarkadako soul musika darabilte, jazz, R&B eta musika elektronikoarekin konbinatuz. Iaz haien lehenengo diskoa kaleratu zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.