Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ez da ohikoa literatur kritikari batek 25 urte ematea egunkari berean kolaboratzen, ezta bere ibilbidean 1.100 erreseina utzi izana ere. Javier Rojo 1996an estreinatu zen EL CORREO egunkarian, Koldo Biguriren 'Ezpataz hil' liburuaren inguruko testu batekin, eta eginkizun horretan 25 urte betetzen zituen aste berean pasio hori alde batera uztea erabaki zuen. Bernardo Atxagaren 'Kilker bat autopistan' lanari eskaini zion ibilbide luze horren azken kritika.
Bada, EHUko Laida ikerketa-taldeak omenaldia egin nahi izan dio bere literatur kritikak biltzen dituen 'Francisco Javier Rojo Cobos. Irakurketaren xarma. 150 iruzkin literario' liburuan. Eta lan hau ostegunean aurkeztu zen Bilboko Kale Nagusiko 45. zenbakian dagoen EL CORREO Gunean. Bertan parte hartu zuten José Miguel Santamaría egunkariaren zuzendariak, Jon Kortazar idazle, literatur kritikari eta Euskal Literaturako katedradunak, Laura Mintegi idazle eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Literaturako irakasleak, liburua sortu eta prestatu duen Oihane Calvo Ugartek, eta Javier Rojok berak. Ekitaldira, gainera, unibertsitatearekin eta kulturarekin lotutako hainbat pertsona hurbildu ziren.
«Guretzat erreferentziazko sinadura izan da Territorios kultur gehigarrian, eta lan honek euskarazko literaturaren bilakaera nolakoa izan den erakusten du, baita bere kritiken egilearen bilakaera bera ere», azaldu zuen Santamaríak. Era berean, bere iraunkortasuna eta profesionaltasuna baloratu zituen, eta urte hauetan erabateko «irizpide-askatasuna» erakutsi izana goraipatu zuen.
Oihane Calvok, laida.eus-en doan deskarga daitekeen liburuaren sortzaileak, bestalde, irakurleek argitalpenean zer aurkituko duten azaldu zuen. «Lehenengo kapituluan Javier Rojoren lehen eta azken kritikak agertzen dira, hau da, Koldo Biguri eta Bernardo Atxagaren lanei eskainitakoak. Bigarrenean, garaiko gure letretako izen nagusien lanen inguruan egindako iruzkinak bildu ditugu (Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Kirmen Uribe...) Eta hortik aurrera, genero literarioak izan ditugu kontuan. Hala, hirugarren atalean eleberrien eta kontakizun-liburuen kritikak sartu ditugu (Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide, Aingeru Epaltza... bezalako egileen lanak daude hor); laugarren kapituluan poesia izan dugu izpide (Xabier Lete, Angel Erro, Leire Bilbao, etab.en lanen kritika) eta bosgarrenean, berriz, saiakera».
Jon Kortazarrek barre-algaraz betetako bulegoa partekatu zuten garaia gogoratu zuen, ondoren Rojoren lana goraipatzeko: «Urtean ehun liburu inguru argitaratzen badira euskaraz eta berak berrogeita hamar artikulu idazten bazituen denbora-tarte horretan, argi dago euskal literaturak une bakoitzean bizi zuen egoera zehatz-mehatz ikusteko aukera eskaini zigula».
Laura Mintegik unibertsitatean Rojorekin partekatu zituen 35 urteei buruz hitz egin zuen, eta biek lan egin zuten departamentuan «erreferente» izan zela ziurtatu zuen. «Beti hartzen genuen kontuan esaten zuena, bere ahotsa beti entzun izan delako».
Jardunaldiaren protagonistak, Javier Rojok berak, bestalde, ekitaldiko azken minutuak aprobetxatu zituen aurkeztutako liburu berrian parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak emateko, eta azaldu zuen literatur kritikari lana uztea erabaki izanaren arrazoietako bat dela «azken urteotan paradigma aldaketa bat egon dela eta testua bera bigarren mailako elementua izatera pasa dela». «Niri testua gustatzen zait, eta gainerako guztia ez zait axola. Beraz, aurkezten zaigun egoera honen aurrean ni pixka bat deseroso sentitzen naiz, ez baitakit oso ondo nola jokatu».
Hala ere, orain lasaitasunez irakurtzeko aprobetxatzen ari dela adierazi zuen, irakurle «oso motela» baita. Beraz, goza dezan opa diogu, eta, bilduma liburu berri honi esker, guk bere ekarpenez gozatzen jarraituko dugula bermatzen diogu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.