Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas provoca la alarma en Erandio
Larunbat gauean patinatzeko aukera dago ere, 21.30etatik 00.30etara arte.
«Jausi arren, ez du minik egiten. Oso dibertigarria da»

«Jausi arren, ez du minik egiten. Oso dibertigarria da»

ERREPORTAJEA ·

Durangoko Landako Gunean kokatuta dagoen izotz-pista urtarrilaren 6ra arte izango da zabalik

NAHIKARI CAYADO

Sábado, 4 de enero 2020, 22:24

Gabonetako oporrak heldu dira jada eta hauekin batera Eguberri giroan murgildu dira Durangaldeko herriak. Kaleak atontzen dituzten argi koloretsuak, Eguberri-zuhaitzak nonahi… baina eskualdean badago azkeneko urteetan egun hauetako protagonista handian bihurtu den atrakzio bat, Olentzero eta Errega Magoez gain, noski. Durangoko itzoz-guneaz ari gara, urtero geroz eta jende gehiago erakartzen duena.

Landako Guneak ateak ireki zituenetik, «izugarria» izan da momentura arte bertaratu den jendetza. «Gogo asko geneukan bertara etortzeko», adierazi zuten Leire, Anne eta Maddik, patinak ilusioz janzten zituzten bitartean. Amorebieta-Etxanotik etorritako hamahiru urteko hirukote honek argi zeukan zein zen gabonetako planik onena: «Nekatu arte patinatzen aritu ondoren txokolate beroa hartzera joango gara, txurroekin eta guzti», esan zuten izotz gunera salto egin baino lehen.

Haien ondoan Sarai eta Eneko neba-arrebak pistatik irten berriak ziren. Nekatu aurpegiak zeuzkaten, halere ezin zuten irribarrea aurpegitik ezabatu. Haien amak, Lourdesek, oinetakoak jartzen laguntzen zizkien bitartean, txikiek <> pasa zutela kontatu zuten. «Nire neba ni baino askoz gehiagotan jausi da, baina ez du minik hartu. Oso dibertigarria da», esan zuen Saraik. Behin kaleko zapatilak jantzita, udalerritik buelta bat ematera zioazen, ««argiak ikusi, gaztaina batzuk jan eta afalordurako etxean egongo gara, familian», azaldu zuen amak.

Gaztetxoez gain, helduren batzuk ere animatu ziren pistan patinatzera. Berriztik etorritako Libe López eta Markel Alberdi beraien sei urteko semea, Beñat, patinatzera ekarri zuten lehenengoz. «Hasiera batean ez du nahi izan, beldurra ematen zion», adierazi zuen Markelek. Halere, gehitu zuen, «gu berarekin patinatuko genuela esandakoan animatu egin da, eta hemen gabiltza hirurak oso tarte atsegina igarotzen».

«Bilobez gozatzen»

Jose Etxebarria eta Marian Gisasola, pistari begira zeuden, adi-adi, Aitor eta Arene bilobei begira. Ez zuten patinatzeko asmorik, baina Marianek aitortu zuenez, «asko gustatuko litzaidake, baina ez gara ausartzen, gure adinarekin haurren antzera jausten baldin bagara ez gara altxatzen», esan zuen algara artean. Josek ere argi zeukan, «hobeto gaude hemen, gure bilobez gozatzen eta argazkiak ateratzen».

Horrela ba, asko eta asko izaten dira urtero Durangoko izotz gune honetara bertaratzen direnak. «Geroz eta gehiago dira hona datozenak», diote antolatzaileek. Gainera, eta zentzu honetan gehitu zutenez, «urtetik urtera urrinagotik etortzen da jendea. Baina ez hori bakarrik, badira hau Bilboko pista baino hobeagoa dela diotenak», goraipatu zuten.

Gabonetako oporrak amaitzen diren egun berean zarratuko ditu izotz pistak ateak, urtarrilaren 6an hain zuzen. Ordutegiari dagokionez, pista goizez 10.30etatik 13.30etara egongo da zabalik, arratsaldez aldiz, 17.00etatik 20.30etara bitartean. Larunbat gauean bestalde, Landako Guneko ateak 21.30etatik 00.30etara arte izango dira zabalik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Jausi arren, ez du minik egiten. Oso dibertigarria da»