El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

Jaurlaritzak 2,5 milioi euro bideratuko ditu gastronomiaren arloko lankidetzako berrikuntza proiektuetara

Proiektuak gauzatzeko epea urtekoa edo urte askokoa izan daiteke

zurekin

Miércoles, 7 de julio 2021, 21:32

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak astearte honetan argitaratu ditu 'Gastrokop' programaren 2021erako laguntzen deialdiaren oinarriak, gastronomia arloan gutxienez bi erakundek lankidetzan egindako berrikuntza proiektuak finantzatzeko. Guztira, 2,5 milioi euro banatuko dira laguntzetan, eta lankidetzaren kostuak eta proiektu berritzailearen zuzeneko kostuak estaltzeko erabiliko da dirulaguntza, itzuli beharrik gabe. Proiektuak gauzatzeko epea urtekoa edo urte askokoa izan daiteke.

Publicidad

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailetik jakinarazi dutenez, eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, asteazkenetik, uztailaren 7tik. Eskaera aurkezten den eguna hartuko da proiektuaren hasiera datatzat.

Programaren lehen edizioa da, eta nekazaritzako elikagaien kate osoaren modernizazioan eta posizionamendu estrategikoan aurrera egiteko Jaurlaritzak duen apustuaren barruan kokatzen da. Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren baitan daude laguntza. Plan hori da elikaduraren balio katea, ekoizpen primariotik elikagaiak kontsumitu artekoa, garatzen aurrera egiteko Jaurlaritzak egiten duen apustu estrategikoa.

GEPEren helburu nagusietako bat da Euskadin elikagaien ekoizpena handitzea, eta ondorioz, elikadurak euskal ekonomian duen pisua indartzea. Horretarako, besteak beste, Jaurlaritzaren ustez, beharrezkoa da osagai berritzailea areagotzea eta bikaintasun zientifiko eta teknologikoa handitzea sektorean.

Baldintzak

Proiektuak diruz lagundu ahal izateko berritzaileak izan behar dira produktuari, prozesuari, merkaturatze metodoari edo lanaren antolaketari dagokienez. Gastronomiaren sektorera bideratuta egon behar dira, eta tokiko produktua erabili behar dute nahitaez.

Publicidad

Era berean, proiektuak garatzeko berrikuntza talde bat eratzea eskatuko da, eta taldeko arduradunak gastronomiaren eremuko unibertsitate graduko titulua edo sukaldaritzaren edo jatetxeen eremuko goi mailako heziketa ziklokoa edukitzea. Laguntzen onuradun zuzenak izango dira enpresa jarduera osoa edo partziala ostalaritza duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta egoitza fiskala eta soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badituzte.

Zeharka, ekoizleak ere izango dira laguntzen onuradunak, zuzeneko onuradunek beraiekin izenpetzen badituzte tokiko produktua erabiltzeko konpromisoa hartuz nahitaez izenpetu beharreko kontratuak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad