Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Domingo, 26 de julio 2020, 00:54
'Dena hasten da liburu dendan' (#DenaHastenDaLiburudendan) kanpaina jarri zuen martxan ostegunean Eusko Jaurlaritzak, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Herritarrei liburu dendetara itzultzeko gonbita luzatu nahi die ekimenak, batez ere euskal egileen lanak irakurriz, eta Liburu Ganberarekin, Editoreen Gremioarekin eta Euskal Editoreen Elkartearekin batera bultzatu da eta egitasmoaren protagonistak liburu saltzaileak dira.
Ekimenak sektore osoa ordezkatu nahi du, eta honako hauek izan dira aurpegia jarri diotenak: Rosa Tapia, Donostiako Zubieta liburu dendaren izenean; Javier Camara, Bilboko Camara liburu dendatik; Fernando Fernandez, Bilboko Etxean liburu dendaren izenean; Naia Hernandez, Bilboko Sopa de Sapo liburu denda ordezkatuz; Gonzalo Villate, Gasteizko Anegon liburu dendatik; Elena Recalde, Donostiako Lagun liburu dendakoa; Ziortza Pereira, Elkar liburu denden izenean; Daniel Gonzalez, Gasteizko Ayala liburu denda ordezkatuz; Patricia Joaquin, Bilboko Campuseko liburu dendaren izenean; Ainhoa Sanchez, Bilboko ArleKin liburu denda ordezkatuz.
Ekimenaren aurkezpenean, pertsona horiek guztiek, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Toti Martinez de Lezea, Galder Perez, Seve Calleja, Pedro Ugarte, Eider Rodriguez, Asizko Urmeneta, Edurne Portela eta Miren Agur Meabe euskal egileen lanen hasierako pasarteak irakurri zituzten. Kanpainaren helburua da, funtsean, irakurzaletasuna eta liburu denden lana aldarrikatzea, liburuek ezagutza, kultura eta gozamena eskaintzeko duten balioa nabarmenduz.
Era berean, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gogora ekarri du aurrekontu aldetik egiten ari den ahalegina liburuaren sektoreari babesa emateko asmoz, covid-19aren hedapenak alor horretan izan dituen ondorioen aurrean. Hala, 2.391.800 euro bideratuko ditu aurten, dirulaguntza deialdi irekien bidez, argitaletxeen sektorea laguntzeko, literatura bultzatzeko edota Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerbitzua hobetzeko, iaz baino 300.000 euro gehiago.
Kopuru horretatik, 1.580.000 euro erabiliko dira Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek liburuak eta funtsak erosteko, irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatzeko jarduerak egiteko eta liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko.
Deialdi irekien bidez banatuko diren gainontzeko 811.800 euroak, aldiz, kultura sorkuntzarako laguntzetarako eta argitalpen ekoizpenerako laguntzetara bideratuko dira.
Halaber, laguntza lerro horiez gain, literaturarekin, irakurketarekin eta liburugintzarekin lotutako hainbat proiektu babesten ditu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Apustu horren adibide dira, besteak beste, Euskadi Literatura Sariak, editore eta idazleen elkarte nagusientzako dirulaguntzak edo Durangoko Azokaren antolakuntzari egindako ekarpena.
Azkenik, eLiburutegia liburutegi digitala sustatzea ere lan ildo garrantzitsua dela gogorarazi du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, eta jaialdiak antolatzeko dirulaguntzen deialdiak literaturarekin zerikusia duten jaialdi batzuk laguntzeko erabiliko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.