Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Sábado, 4 de noviembre 2023
Jasone Osorok bere saiakera berria aurkezten digu: 'Arrakasta', Elkar etxearen eskutik dakarkigu. Elgoibartarra arrakasta zer den jakin nahian abiatu da, hiztegietan begira eta filosofoek zer dioten irakurriz, eta gaian sakontzeko hamaika lagun elkarrizketatu ditu, luze eta zabal: Joxemari Agirretxe 'Porrotx' pailazoa, Eneko Atxa sukaldaria, Izaro Andres musikaria, Harkaitz Cano idazlea, Eva Domingo kazetaria, Maider Egues kazetaria, Jon Garaño zine-zuzendaria, Aizpea Goenaga antzerkilaria, Markel Irizar txirrindularia, Itziar Ituño aktorea eta Gorka Urbizu musikaria. Denetarik.
Horrela, nork bere arlotik eta ibilbidetik, gogoeta egingo dute arrakastaren inguruko hainbat gai eta gakori buruz: hala nola, familiaren babes eta laguntza, berezko dohainak eta diziplina, bidelagun eta konplizeak, txaloak eta kritikak, emakumezkoen zailtasun gehigarriak, inspirazio-une eta geldialdiak, krisiak eta porrotak… Horiekin guztiekin bere esperientzia eta oroitzapenak tartekatu ditu eta egileak, baita hainbat pentsalariren hausnarketa eta aipuak ere, testu atsegin bezain jakingarria osatzeko, edozein irakurleren interesa pizteko modukoa.
Osoro Informazio Zientzietan lizentziaduna da eta ondoren, Zine Gidoigintzari buruzko gradu-ostekoa egin zuen Bartzelonan. Kazetaria da ikasketaz eta prentsan ez ezik, telebistan ere aritu izan da gidoigile. Literaturari dagokionean, hainbat liburu kaleratu ditu. Besteak beste, 'Tentazioak', 'Korapiloak', 'Greta', 'Bi marra arrosa', '12etan bermuta'… Horiekin ere hainbat sari eskuratu dituelarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.