El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

Jasone Osoro idazlearekin solasaldia, 'Biba Zuek!' saioan

Lehen orduan 'Bizipoza' egitasmoan parte hartu duten Aspanovas eta Aspanogi elkarteen berri emango dute

Zurekin

Miércoles, 24 de marzo 2021, 20:45

Ostegun honetan Bizipoza proiektuan parte hartu duten bi elkarteren lana ezagutaraziko dute 'Biba Zuek!' saioan. Aspanogi eta Aspanovas, haur minbizidunen eta beren gurasoen elkarteak dira. Elkarteen helburua minbizia duten adingabekoei eta beren familiei arreta osoa eskaintzea da, bai ospitaleko eremuan eta bai ospitaletik kanpo. Bizipoza proiektuaren barruan elkarteek egin duten bideoklipa aurkeztuko dute ostegun honetako atalean. Piraten indarra du izena eta horretarako Amaia Agirre bertsolaria izango da platoan, berea baita letra. Amaia Agirreren alabak ere minbizia izan du eta egoera nola bizi izan duten kontatuko du gonbidatuak.

Publicidad

Ondoren, bigarren orduko gonbidatua Jasone Osoro idazlea izango da. Osorok bi lan berri aurkeztuko ditu, Festa eta Asteburu bat eskiatzen, 'Go!azen' bildumaren laugarren liburua.

'Biba Zuek!' saioa 18.00etatik 20.00etara izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad