![Jarduera Artistikoen Euskal Institutua udan jarriko dute martxan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202002/24/media/jarduera-artistikoak.jpg)
![Jarduera Artistikoen Euskal Institutua udan jarriko dute martxan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202002/24/media/jarduera-artistikoak.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 24 de febrero 2020, 22:27
Jarduera Artistikoen Euskal Institutua udan jarriko dute martxan. Donostiako Tabakalerak eta Gasteizko Artium museoak elkarlanean abiarazitako egitasmoa da. Bertan, hamasei sortzaile haien proiektuak garatzen ibiliko dira, Ibon Aranberri, Asier Mendizabal eta Itziar Okariz tutore dituztela.
JAI Jarduera Artistikoen Institutua euskal artistei bideratutako ikasketa programa da. Ekimenak udako eskola baten antzera funtzionatuko du eta ikasle ezberdinen praktika artistikoak izango ditu erdigune. Sortzaile horiek tutore eta irakasleen laguntzaz, euren obrak landuko dituzte Tabakaleran, eta, ondoren, proiektuak amaituta daudenean, Artiumen aurkeztuko dituzte.
Bertan parte hartzeko izen-emate epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Hautagaiek Tabakaleraren webgunean galdetegi bat erantzun eta dokumentazio konkretu bat bidali beharko dute. Ebazpena apirilaren 10ean jakinaraziko dute, eta epaimahaikideek hautatutako hamaseiak ekainaren 1ean hasiko dira lanean, Tabakalerako Sortzaileen Gunean.
Bi esparru kultural horiek elkarrizketan oinarritutako programa pedagogiko eta esperimentala jorratzea izango dute xede. Hortaz, praktika artistikoa izango da proiektuaren gakoa, lan ezberdinen ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko dituena.
Programak bi ildo esanguratsu ditu: batetik, tutore lana egingo duten hiru artisten aholkularitza jasoko dute hamasei parte hartzaileek; bestetik, gaur egun bi kultur zentro ospetsu horien programetan parte hartu duten artista ezberdinak gonbidatuko dituzte, sortzaileekin ideiak elkarbanatu ditzaten.
Gainera, Institutuak ikerketa batzorde bat ere izango du, Artium museoko zuzendari Beatriz Herraezek, Tabakalerako Arte Garaikideko arduradun Oier Etxeberriak eta hiru tutorek osatuko dutena. Hala, batzordekide hauek hautatuko dituzte programan parte hartuko duten hamasei ikasleak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.