Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Jueves, 25 de julio 2024
Aurreko urteetan Basking Beat & Bit jaialditik Gatibu, Zetak Olatz Salvador, Izaro, Skakeitan, Bulego, ETS, Huntza eta Mikel Urdangarin bezalako artistak igaro ziren oholtzatik. Beharbada ez duzu izango festibal honen berririk. Ez arduratu! Izan ere, Finlandian ospatzen da. Aurtengoari so egingo diogu eta bertan izango diren euskal artisten izenak jakinaraziko ditugu. Horrela, aurtengo edizioan, Janus Lester, Nøgen eta Zea Maysen txanda izango da, deialdi ireki baten bidez antolakuntzak aukeratuak izan eta gero.
Hara joateko prest zaude? Tira, abuztuaren 29an eta 31an izango da hitzordua eta kontzertuek Etxepare Euskal Instituaren laguntza dute. Aurten, laugarren edizioan murgilduko dira. Bada, Janus Lester eta Nøgen lehenengo egunean arituko dira Tampereko GliveLab aretoan. Egun berean, Helsinkin, Zea Maysek kontzertu akustikoa eskainiko du Ravintola Emo espazioan. Azkenik, abuztuaren 31n, hiru taldeak Finlandiako hiriburuko Junky Vegan gunean arituko dira.
Musika izango da jaun eta jabe baina baita bestelako proposamen interesgarri batzuk ere. Horrela, aipatutako kontzertuez gain, jaialdiak euskal gastronomiari lotutako hainbat jarduera eskainiko ditu abuztuaren 13an hasi eta irailaren 7ra bitarte. Beraz, 'aitzakia' ezin hobea izan daiteke bertaratzea eta bertako txoko eta inguruak ezagutzeaz gain, hemengo musikaz ere han gozatzea. Laugarren urtez ospatuko da ekimena eta urterik urtera gero eta jende gehiago animatzen da bertaratzen. Gure musikak oihartzun garrantzitsua duelarik gure mugetatik at.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.