Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 30 de agosto 2020, 02:13
Janari azkarra kontsumitzeak depresioa eragin dezake kasu askotan. Izan ere, gluzemia tasa altuek depresioa eragin dezakete baten baino gehiagotan. Era berean, horrelako janari asko irensteak osasun fisikoa eta burukoa zeharo kaltetzen ditu. Hala, iragarri du Columbia Unibertsitateko Psikiatria Fakultateak egindako azterketa esanguratsu batek. Dena den, ez da janari azkarraren kontsumoa eta osasun mentala era zuzenean lotzen dituen nazioarteko lehendabiziko ikerketa.
Halaber, ikertzaileek ezin izan dute zehaztu janari azkarrak osasun mentalean zergatik eragiten ote duen. Baina, erabat argi dagoena, diabetesak arazo kardiobaskularrak eragin ditzakeela da. Gainera, janari osasungarriez elikatzeak, hau da, zuntz asko duten dietek, fruta eta barazki fresko eta osoekin osatutakoak hartzeak, pertsonen osasun mentala hobekiago zaintzen laguntzen dute.
Zabor-jana edota janari azkarra oro har, koipe, gatz, ongailu edo azukre maila ugari dituen janari mota da, gosea eta egarria estimulatzen dutenak, eta horrek merkataritza-interes ikaragarria du janari mota hori eskaintzen duten jatetxeentzat. Estatu Batuetan gehien kontsumitzen den janari mota da hauxe. Horren ondorioz, AEBko biztanleriaren gizentasun maila beste herrialde batzuetakoa baino handiagoa da.
Jakina denez elikagai guztiak osasunarentzat kaltegarriak dira, pertsonak beharrezkoak dituen baino kaloria gehiago irensten baditu, hau da, 2.0000 kaloria inguru. Dena den, janari azkarrak hori neurri handiagoan eragiten du. Izan ere, aurretiaz osasun patologiaren bat pairatzen duten norbanakoak sentikorragoak dira ondorio horietara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.