Nahikari Cayado
Viernes, 14 de agosto 2020, 17:58
Mundu osoan ezaguna den New Balance kirol marka bere enbaxadorea den Jaden Smithekin elkarlanean aritu da zapatila beganoen eta jasangarrien diseinua sortuz eta garatuz. Orain dela aste gutxi kaleratu dira, 'NB for Jaden Smith Vision Racer' izenarekin. Hain zuzen ere, uztailaren 24an jarri ziren salgai, 150 euroan. Oinetako horrek New Balancek daukan estilo klasikoa diseinu berritzaile batekin uztartzen du, unisex den modelo batean.
Publicidad
New Balance modelo klasikoarekin alderatuz gero, nabarmentzekoa da oinetako horien mihiak dituen xehetasun islatzaileak. Era horretan, ilunetan ikusgaitasuna areagotu egiten dela adierazi dute markako arduradunek. Halaber, zapatilaren punta gomaz estali dute, haien iraunkortasuna luzatzeko asmoz.
Zapatila horien zola birziklatua da eta poliester material sintetikoz egina dago. Ehungintzaren munduan birziklatzea omen da etorkizuna, ingurugiroarekin kontzientziaturik dauden arropak sortzeko eta kutsadura murrizteko asmoz. Momentuz kolore batean kaleratu bada ere, datozen hilabeteetan beste kolore batzuetan kaleratzea aurreikusten dute kirol markako arduradunek.
Aspalditik dabil 22 urteko Smith gaztetxoa modaren munduan murgilduta. Beti agertu izan da ingurugiroaren defendatzaile sutsua, eta hainbat kasutan, bere aitarekin – Will Smith- batera ikusi izan zaio hainbat aldarrikapenetan. Orain, jasangarriak diren oinetakoak kaleratu ditu, berak diseinatu dituen lehenengoak izanik. Horien bitartez lortu nahi duena da bere belaunaldiari ingurugiroa babestearen garrantziaz ohartaraztea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.