Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Jaden Smithek eta New Balancek zapatila beganoak eta jasangarriak kaleratu dituzte

Jaden Smithek eta New Balancek zapatila beganoak eta jasangarriak kaleratu dituzte

Will Smith aktore ezagunaren semeak ingurugiroa errespetatu eta babesten duten oinetakoak sortu ditu: 'Jaden Smith Vision Racer'

Nahikari Cayado

Viernes, 14 de agosto 2020, 17:58

Mundu osoan ezaguna den New Balance kirol marka bere enbaxadorea den Jaden Smithekin elkarlanean aritu da zapatila beganoen eta jasangarrien diseinua sortuz eta garatuz. Orain dela aste gutxi kaleratu dira, 'NB for Jaden Smith Vision Racer' izenarekin. Hain zuzen ere, uztailaren 24an jarri ziren salgai, 150 euroan. Oinetako horrek New Balancek daukan estilo klasikoa diseinu berritzaile batekin uztartzen du, unisex den modelo batean.

New Balance modelo klasikoarekin alderatuz gero, nabarmentzekoa da oinetako horien mihiak dituen xehetasun islatzaileak. Era horretan, ilunetan ikusgaitasuna areagotu egiten dela adierazi dute markako arduradunek. Halaber, zapatilaren punta gomaz estali dute, haien iraunkortasuna luzatzeko asmoz.

Zapatila horien zola birziklatua da eta poliester material sintetikoz egina dago. Ehungintzaren munduan birziklatzea omen da etorkizuna, ingurugiroarekin kontzientziaturik dauden arropak sortzeko eta kutsadura murrizteko asmoz. Momentuz kolore batean kaleratu bada ere, datozen hilabeteetan beste kolore batzuetan kaleratzea aurreikusten dute kirol markako arduradunek.

Aspalditik dabil 22 urteko Smith gaztetxoa modaren munduan murgilduta. Beti agertu izan da ingurugiroaren defendatzaile sutsua, eta hainbat kasutan, bere aitarekin – Will Smith-  batera ikusi izan zaio hainbat aldarrikapenetan. Orain, jasangarriak diren oinetakoak kaleratu ditu, berak diseinatu dituen lehenengoak izanik. Horien bitartez lortu nahi duena da bere belaunaldiari ingurugiroa babestearen garrantziaz ohartaraztea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Jaden Smithek eta New Balancek zapatila beganoak eta jasangarriak kaleratu dituzte