Jacinda
BETE-BETEAN ·
Karisma handia duen Zeelanda Berriko gobernuburu gazteak dimititu egin du indarrik gabe geratu delako. Mehatxu eta erronka handiak ditu gizateriakSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
BETE-BETEAN ·
Karisma handia duen Zeelanda Berriko gobernuburu gazteak dimititu egin du indarrik gabe geratu delako. Mehatxu eta erronka handiak ditu gizateriakEz naiz inoiz Zeelanda Berrian egon, baina oso erakargarria egiten zait herrialde hori. Batzuetan hara bizitzera joateko gogoa piztu zait, segur aski antipodetan dagoelako, batez ere jasangaitza egiten zitzaidanean ETAren erailketen aurrean makina bat euskaldunek horiek txalotzea edo ez gaitzestea. Nolanahi ere, interes handiz jarraitzen dut hango politika, eta bereziki Jacinda Ardern gobernuburu gaztearen ibilbidea. 2019ko martxoan terrorista batek hango bi meskitetan berrogeita hamar lagun hil zituenean Ardernek erreakzio politiko eta gizatiar bikaina bezain ederra izan zuen. Hiltzaileak islamismoa gorroto zuelako egin zuen ekintza kriminala, eta Jacindak esan zuen beraiek (erlijio musulmana dutenak) gutarrak direla, eta biktimen senideekin bat egin zuen izugarrizko enpatia erakutsiz. Lehen ministro zela ama izan zen, eta amatasun baja hartu zuen. Duela astebete dimititu egin du, indar gabe geratu delako -bere hitzetan-, horren erantzukizun eta dedikazio handia eskatzen duen karguan jarraitzeko. Hitz ederrak erabili ditu bere agurrean, eta politikagintza bizitza pertsonal eta familiarrarekin hobeto uztartu beharko litzatekeela esan du. Politika jarduera oso inportantea eta zaila da, eta partidu guztietan ondo gobernatzeko gaitasuna duten pertsonak behar dira, nork bere proiektu edo programa politikoari eutsiz, noski.
Zeelanda Berriaren (eta Australiaren) kontu nagusiena, nazioarte mailan, Txinarekiko hartu-emana da, eta horrekin batera zer egingo duen hark Taiwanekin. Ukrainako gerraren aurrean, hala ere, kezka handia azaldu du Jacinda Ardernek. Errusiaren erasoa gaitzetsi du, eta laguntza humanitarioa (baina ez militarra) bidali dio bere gobernuak Ukrainari. Auskalo zer egingo zuen zeelandaberritarrak Europako erdigune edo ekialdeko estatu bateko burua balitz.
Txekian, estatuburua aukeratzeko egin berri diren hauteskundeetan (bereizturik aukeratzen dira hura eta parlamentua, Frantzian bezala), NATO/OTANen aldeko eta Ukrainari ezbairik gabe laguntzeko diskurtsoa duen Petr Pavel jeneral ohiak irabazi du. Zuzana Caputova Eslovakiako gobernuburuak, Ursula von der Leyen Europar Batzordeko buruak eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak zorionik beroenak helarazi dizkiote Paveli berehala. Bestetik, Alemaniako gobernuak bete beharreko soldaduska berrezartzea erabaki lezake aurki. Bat baino gehiago Zeelanda Berrira migratzea pentsatzen hasia izango da, baina han, aldaketa klimatikoagatik, izugarrizko uholdeak daude. Gizateriaren mehatxuak hazten ari dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.