![Jabetze Feministarako Eskolak jardueretan izena emateko epea ireki du jada](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202009/07/media/cortadas/jabetza-feminista-kBXE-U120119414896hhD-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Jabetze Feministarako Eskolak jardueretan izena emateko epea ireki du jada](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202009/07/media/cortadas/jabetza-feminista-kBXE-U120119414896hhD-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Jueves, 10 de septiembre 2020, 21:03
Jabetze Feministarako eskolak hamargarren urteurrena beteko du aurten, eta dagoeneko izena emateko epea ireki du. Horrela, guztira, 77 jarduera eskainiko ditu lehen lauhileko honetan, online denak, gaur egungo egoera bereziari aurre egiteko eta kutsatzeak saihesteko. Jarduerak irailetik maiatzera bitartean izango dira Gasteizen, eta bi nobedade izango dira aurten. Alde batetik, feminismo dekolonialari buruzko Herri Handi hitzaldi zikloa, eta bestetik, feminismoari buruzko ikerketa-lanen lehiaketa.
Estatuan abian jarri zen lehen eskola feministetako bat izan zen, eta bere helburua desberdintasunei erreparatzea izaten jarraitzen du. Diotenez, hamar urte hauetan talde feministak eta LGTBI, emakumeen elkarteak eta elkarte mistoak izan dituzte laguntzen, eta horiei esker, proiektuaren iraunkortasuna bermatu dute, betiere ikuspegi feminista batetik. Eskolak bilakaera handia izan du, eta esaterako, duela bi urte, #FeminismoMola izeneko eskola txikia ireki zuten. Horrez gain, hirian lehen Emakumeen Etxea sortzen ere lagundu zuen.
Eskola irailaren 23an inauguratuko dute Beñat Etxepare Antzokian (Iparraldeko Gizarte Etxea), 19:00etan, eta euskarazko jarduerei dagokienez, abenduaren 1ean adibidez, 19:00etatik 21:00etara, Irene Arrarats Lizeaga itzultzaileak euskarazko hizkera sexistari buruzko hitzaldia emango du, online. Dinamizatzaile gisa Alaitz Andreu ariko da, euskal filologian lizentziatua eta itzultzailea.
Bestalde, datorren urtean, otsailaren 9an, Emakumeen Etxean (Etxanobe jauregia), 19:00etatik 21:00etara, Karmele Jaio idazleak maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko bideei buruz hitz egingo du 'Aitaren etxea' izeneko hitzaldian. Beste idazle batek, Itxaro Bordak hain zuzen, euskal literatura, sexualitatea eta feminismoari buruzko hitzaldia emango du apirilaren 22an, Emakumeen Etxean ere bai. Dena den, aipatutako jarduera hauei eta gainontzekoei buruzko informazio gehiago hemen eskura dezakezue.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.