Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Izena taldeak bere lehen diskoa argitaratu berri du, hiru abestiz osatutako EP homonimo bat, urte amaieran aterako den LP baten aurrerapena, hain zuzen ere. Kaleratze hau ospatzeko, ostiral honetan Bilboko Muelle aretoan joko dute (20.30ean, 5 euro), euren rock ilun eta gitarreroa aurkezten, letra sakon, intimo eta poetikoekin.
Hirukote bilbotarra duela bi urte jaio zen eta denbora horretan bere errepertorioa lantzen eta moldatzen ibili dira, ondoren ETEN estudioan egin duten grabaketa gauzateko. Urtzi Iza produktoreak erregistratu ditu kantak eta, musikari dagokionez, hiru abesti berriek gitarra geruza dotoreak, presentzia handiko baxua eta bateria konplexuak eta oparoak dituzte. Erritmo ertainen gainetik, Eneko Llona abeslariaren ahots indartsua nagusitzen da.
Hogeita hamar urte pasatxo dituzten arren, Izena-ko hiru kideak eskarmentu handiko musikariak dira jada Bizkaiko eszenan, Hozten, Malos Ratos, Mi Buenaventura edo Último Día bezalako taldeetan ibili eta gero. Eneko Llonak (ahotsa eta gitarra), Iván Gómezen (bateria eta koroak) eta Erik Fernándezek (baxua eta koroak) erreferentzia gisa aipatu dituzte azken hamarkadetako rock alternatiboko izen garrantzitsuak, hala nola Queens of the Stone Age, Black Keys edo Foo Fighters.
Eta bai, erreferentzia horiek euren lehen laneko hiru abestietan islatzen dira, baina hurbilago dauden Kerobia, Berri Txarrak edo Leihotikan bezalako euskal taldeen oihartzunak ere badaude. «Gure abestiak indarrez eta mezuz beteta daude», laburbiltzen du taldeak promozio fitxan.
Lehen EP hau YouTuben, Spotifyn eta streaming digitaleko gainerako plataformetan eskuragarri dago jada, baita euren Bandcamp profilean ere, non hiru abestiak eros daitezkeen deskarga formatuan (https://izena.bandcamp.com/).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.