El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

Izen berezien xarma hizpide, 'Biba Zuek!' saioan

Elkarrizketaren tartean, Thierry Biscary abeslari baxenabartarra izango dute platoan

Zurekin

Lunes, 1 de marzo 2021, 21:21

Izenez, izen bereziez eta istorio polita duten izenez hitz egingo dute astearte honetan, ETB1eko 'Biba Zuek!' saioan, Izenaren izana izenburupean. Zergatik erabaki zuten gure gurasoek guri izen bat jartzea eta ez beste bat?; galdera horri erantzun nahi izango diote saioaren lehen zatian, solasaldiaren tartean. Horri buruz hitz egiteko, Ramuntxo Etcheberry Seaskako egutegiko koordinatzailea platoan izango dute. Euskal izenak eta euskal kultura sustatzeko asmoz, Seaskako egutegia egiten hasi ziren guraso batzuk 1982an. Gehiago jakin nahi baduzu beraz, adi egon!

Publicidad

Horrez gain, Jon Artanoren Euskaldunak Munduan atalean Judith Muñoz matematikaria ezagutuko dute. Abadiñokoa da Judith Muñoz, baina Texasen bizi da, Austinen konkretuki.

Bigarren orduko gonbidatua, bestalde, Thierry Biscary abeslari eta txalapartari baxenabartarra izango da. Kalakan taldeko kidea izan zen, eta 2018an bakarkako ibilbidea abiatu zuen. Astearte honetako saioan, Muda izeneko bigarren diskoa aurkeztuko die Xabier Sukia eta Maddalen Arzallusi, Jon Garatek eta Agus Barandiaran kolaboratzaileek lagunduta.

'Biba Zuek!' astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, zuzenean, 18.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad