Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 23 de mayo 2022, 20:33
Izaskun Etxeberriak 'Esaten ez den guztian' ipuin-bilduma plazaratu du. Obra honetan filmetan eta liburuetan deskribatuak izan diren, baina protagonismo handirik izan ez duten andre-gizon, haur eta helduen bizipenak ematen dira ezagutzera. Izan ere, lan berri honetan egilearen buruan aspaldidanik zeuden gaiak jasotzen dira. Pamiela argitaletxearen eskutik kaleratutako obra honetan, Tere Irastortza idazlea izan du bidelagun Etxeberriak.
Liburuan orotara hamar istorio uztartzen dira, bi ataletan banatuta daudelarik, Ferrilak eta Eserlekuak. Istorio guztiak Altsasu bezalako herri metaforiko batean dute jatorri, guztira ehun urteko denbora tartean kokatzen direlarik.
Lehen istorioa 1908an gertatzen da, eta, azkena, 2010. urtean, hain zuzen ere. Garaiotan istorioetako pertsonaiak joan-etorrian dabiltza, arrazoi desberdinek bultzaturik edo beharturik. Lehendabiziko kontakizunetan gehien ageri den ibilgailua trena da, eta, amaierakoetan, kamioiek sekulako protagonismoa hartzen dute.
Pertsonaia orok esan ezinezkoak gordetzen dituzte euren golkoetan, hala nola, desio, nahiak edota ametsak, baita lotsak eta beldurrak ere. Pertsonaia ugari ageri dira bertan, maila sozial anitzetakoak, gazteak, helduak, euskaldunak, atzerritarrak edota erdaldunak, tarteko.
Altsuondo herri hipotetikoa da istorio guzti hauen erdigune, Sakanako herri bat irudika lezakena. Hala, Etxeberriak herri baten sakontasuna gizarteratu beharrean, toki batetik igaro eta joan-etorrian zenbat gauza jazotzen diren aditzera ematea nahi izan du hor nonbait. Pertsona horien ahotsa oso modu berezian ematen da ezagutzera, noizbehinka hitanoan edota beste batzuetan hirugarren pertsona edota erdara erantsiz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.