Izaro eta Lauroba, eszenatoki gainean. Instagram

Izaro eta Iker Lauroba 'Barre librea' saioan izango al dira txisteak kontatzen?

'Gu' izeneko Gazteako programan bi musikariak orain arte ikusi ez ditugun fazetan ikusiko ditugula aurreratu dute

s. cantera

Martes, 25 de mayo 2021, 19:16

Izaro zuzeneko batean ikusi baduzue, jakingo duzue pertsona alaia dela. Barre egitea maite du eta askotan txantxaren bat egiten du eszenatoki gainean. Baina txisteak hurbil daudenean, normalean ez da bakarrik egoten. Iker Lauroba musikaria bere aldamenean izaten du gehienetan. Bere bandaren gitarra-jotzailea da, eta bromak egiten nahiko trebea da.

Publicidad

Orain arte Izarok eta Laurobak bikote musikala osatu dute, Garazi Esnaolaren baimenarekin, noski (normalean akustikoetan hirukote gisa ateratzen baitira). Oso lagun onak dira eta askotan barrez lehertzen ikusi ditugu. Oraingoan, dirudienez, haien txantxak ikusleekin partekatu nahi dituzte. Hala izan daitekeela adierazi dute 'Gu' izeneko Gaztearen programan. Biak EiTBko estudioetan izan direla adierazo dute, musikarekin zerikusia ez duen zerbait grabatzen.

Aurkezleek bi musikariak ostegunean ikusi ahal izango ditugula adierazi dute. ETB1en eta gauez. Beraz, programazioa baino ez dugu behar egun horretan 'Barre librea' saioa jarriko dutela ikusteko. Izan ere, Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak zuzentzen duten programak gonbidatu ugari izan ditu dagoeneko, umoristak eta baita txisteak kontatzeagatik ezagunak ez direnak.

Badirudi oraingo honetan musikariak izango direla programaren gonbidatuak. 'Barre librea'ren Twitter profilean aipatutako Gazteako bi aurkezleen arteko elkarrizketa topatu dezakegu. Puzlearen atal guztiek bat egiten dute. Gainera, sare sozial horretan bertan askotan ikusi izan ditugu Jon Plazaola eta Iker Lauroba txisteak partekatzen. Ostegun honetan internet alde batera utzi eta telebistan disfrutatzeko aukera izango dugu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad