Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bizitza zeharo aldatu dieten bederatzi hilabete. Bikotean bizitzetik, bat-batean familia bat sortzera. Bide polit horri heldu diote Urdulizko hainbat amak azken urtean, haur bat mundura lehendabizikoz ekarri dutenak eta familia handituz doazenen artean. Guztira 41 izan dira eta, urtero lez, Udalak guzti horiek omendu nahi izan ditu astelehen arratsalde honetan aurresku batekin, Santa Marina egunarekin batera prestatzen duen ohiko ospakizunean.
Aurtengo krisi egoerak udako hainbat jai eta ekitaldi bertan behera uztera behartu badu ere, honako hau udalerriko egutegian mantendu egin da. Baina, horretarako, ezarritako segurtasun neurriak errespetatu behar izan dira aurretik, horregatik, omenaldian aldaketak eman dira. Horien artean, parte-hartzaileen kopurua murriztua izan da, bertaratutakoen arteko distantzia gorde ahal izateko. Izan ere, iazko uztailetik hona erditu duten 41 emakumetatik, bakarrik dozena bat hurbildu ahal izan da Antsonekoa enparantzan burutu egin den ekitaldira.
Krisialdiak ere eragina izan du ekitaldiaren luzapenean, laburragoa izan delako. Hain zuzen ere, amaieran ohikoa den luncha kendu behar izan da, inolako kutsadurarik ez zedin eman. Dena den, «betiko gogoarekin ospatu nahi izan dela» azaldu dute Udaletxetik. Eta horrela sentitu dute plazan bildu diren familiak, haurrak besoetan hartuta hurbildu direnak. Horietako batzuk jaio berriak ziren, beste batzuk, ostera, hilabete batzuk baino ez zituzten.
Urdulizko bizilagun txiki berri hauek, momentuz aurreneko urtebetetzea ospatzeko astirik izanez dutenak, lehendabiziko oparia jaso dute dagoeneko. Udaletxearen eskutik, aurresku moduan. Omenaldian, dantzaz arduratu den neskaren mugimenduetara adi geratu dira, disfrutatzen ikusten zutenarekin, musikak lagunduta. Ekitaldira pare bat bizilagun ere hurbildu da, euren auzokide berriak direnak ezagutzeko grinarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.