El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

Itzultze prozesuari buruz ariko dira Amaia Apalauzarekin, larunbat honetako 'Arte[faktua]' saioan

Garazi Ugalde, Irati Jimenez, Harkaitz Cano, Usoa Zumeta eta Iholdi Beristain ere izango dituzte literaturari buruz hitz egiten ETB 1eko saioan

Zurekin

Viernes, 14 de mayo 2021, 13:29

Amaia Apalauza itzultzaile iruindarra izango da aste honetako gonbidatu nagusia 'Arte[faktua]' saioan. Olga Tokarczuk poloniarraren 'Erabili goldea hilen hezurren gainetik' (Elkar) eleberria da euskarara ekarri duen azken lana, Sonia Kolaczekekin batera. Thriller itxurapean, gogoeta literario, ekologiko eta metafisikoa biltzen ditu 2018an Nobel saria lortutako honek. Uharteko Don Carlos hotelean elkartuko da Amaia Apalauza Yolanda Mendiolarekin, larunbatean, 13.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Gainera, Garazi Ugalde poeta eta itzultzailea elkartuko da solasaldira saioaren erdialdean. EIZIE elkarteko zuzendaritzako kide dira Apalauza eta Ugalde. Azken hau, Louise Glück nobel saridunaren poesia euskaratzen ari da. Itzultze prozesua nola bizi duten izango dute hizpide, besteak beste.

Aste honetan, Letren bidaia erreportajeak literatura unibertsalaren bi izen handi ekarriko dizkigu: Marguerite Yourcenar eta Italo Calvino. XX. mendeko bi egile europarrak dira Irati Jimenez eta Harkaitz Cano idazleen oheburuko egileak.

Gainera, Zumeta Arte Estudioko Usoa Zumetaren Apalategia ezagutuko dute pantaila aurrean biltzen diren ikus-entzuleek. Hainbat galdera erantzungo du gonbidatuak: Serigrafia lantzeko liburu bat? Apalategitik kenduko ez duzun liburua?

Bestalde, Booktuberboom egitasmoan parte hartutako Iholdi Beristainek Oihana Aranaren Portuak liburua gomendatuko digu.

Hori guztia eta saioa osatzen duten galdetegiaz, pitxiaz, nobedadeez eta liburu-denden gomendioez gozatu nahi baduzu, aukera daukazu, beraz, larunbatean, 13.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad