Borrar
Itziar Laka. Eusko Ikaskuntza
Itziar Laka saritu dute euskara maila zientifiko gorenean jartzeagatik

Itziar Laka saritu dute euskara maila zientifiko gorenean jartzeagatik

Hizkuntzalariak Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2024 Saria jaso du, besteak beste, euskararen eta Euskal Herriaren garapen zientifiko eta kulturala sustatzeagatik

Viernes, 17 de mayo 2024

Itziar Laka Mugarzak (Getxo, 1962) irabazi du Humanitateak, Kultura, Artea eta Gizarte Zientzien 2024ko Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria. Golardoaren arduradunek nabarmendu dutenez, hizkuntzalariak ekarpen berritzaileak eta pisu handikoak egin ditu euskararen garapenerako eta hizkuntza-gaitasunak gobernatzen dituzten mekanismoetan sakontzeko. Sariaren epaimahaia Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta LABORAL Kutxa eta Musikeneko ordezkariek osatu dute.

Lakak hizkuntzalaritza esperimentala eta neurohizkuntzalaritza lantzen dituen lehenengo ikerketa-taldea sortu zuen 2010ean. Hainbat proiekturen ikertzaile nagusi izan da Euskal Herrian, estatuan eta nazioartean, eta hizlari gisa parte hartu du hizkuntzalaritzaren arloko nazioko eta nazioarteko biltzarretan. Era berean, irakasle izan da hainbat herrialdetako unibertsitateetan. Epaimahairen ustez, «eredu handia izan da, gazteen artean ere, euskara goreneko maila zientifikoan jarriz, metodologia berriak baliatuz, punta-puntako ikerketekin landuz, egun berebiziko garrantzia duten alorrak jorratuz».

Saritutako hizkuntzalariaren ibilbidean funtsezko dimentsioa da euskara unibertsitatean eta gizartean sustatzea. Gaur egun Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako buru da EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzan. EHUko Euskara Institutuarekin lankidetzan, hizkuntzalaritza-lan klasikoen itzulpena sustatu du.

Jardun akademikoarekin eta ikerkuntzakoarekin batera, lan itzela egiten du zientziaren eta zientzia-kulturaren zabalpenean. Zentzu horretan, epaimahaiak adierazi duenez, «elebitasunaren inguruan egon diren mito batzuk ebidentzia zientifikoaren bitartez bertan behera utzi ditu, euskarari ez ezik, hizkuntzalaritzari bere orokortasunean ere, ekarpen nabaria eta agerikoa eginez».

Hala, «Itziar Lakaren maila handiko ikerkuntza- eta zabalkunde jarduerek zalantzarik gabeko balioa dute zientziarentzat, kulturarentzat eta euskal gizartearentzat orokorrean», diote.

Ibilbide zoragarria duen profesionala

Itziar Laka Mugarza Hizkuntzalaritza katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Doktorea (Doctor of Philosophy Linguistics & Philosophy) AEBko Massachusetts Institute of Technologyn (MIT), honako tesi honekin: 'Negation in Syntax: On the Nature of Functional Categories and Projections MITWPL', 1994an Outstanding Dissertations in Linguistics-en argitaratua. Europako eta Ameriketako unibertsitateetan (Massachusettseko Unibertsitatea, Boston, MIT eta Rochester-eko Unibertsitatea, besteak beste) irakasle-esperientzia du, eta hizkuntzalaritzaren arloan ezaguna da, bai Espainian bai nazioartean.

1999an sartu zen EHUko irakasle-taldean, eta aurretik Massachusetts Unibertsitatean (Bostonen), MITen eta Rochester Unibertsitatean egin zuen lan, besteak beste. Europako eta Amerikako unibertsitateetan aritu da irakasle-lanetan, eta nazioarteko ospea du hizkuntzalaritzaren arloan.

Hizkuntzalaritza-teoria, sintaxia, euskal gramatika, psikohizkuntzalaritza, hizkuntzaren neurozientzia kognitiboa eta elebitasuna dira aditu honen ikerketa-lerro nagusiak. Hizkuntzalaritzaren alorrean aitzindari izan da Euskal Herrian, eta 2010ean neurologiako unibertsitate-ikerkuntzako lehen taldea sortu zuen: Gogo Elebiduna/La Mente Bilingüe/The Bilingual Mind.

Ikerketa-proiektuen zuzendari da, 80 argitalpen baino gehiago plazaratu ditu aldizkari zientifikoetan, eta nazioarte-mailako liburuak kaleratu ditu. Azpimarragarria da hizkuntzalarientzako idatzi zuen A Brief Grammar of Euskara, the Basque Language euskal gramatikari buruzko deskripzioa. Halaber, hizkuntzalaritzako lan klasikoen zabalpena egin du euskaraz, besteak beste, Noam Chomskyren Syntactic Structures eta Leonard Bloomfielden Language euskarara ekarrita, edota Chomskyk eta Piagetek hizkuntza eta ikaskuntzaren inguruan izan zuten eztabaida ospetsua.

Era berean, nabarmentzekoa da zientzia zabaltzeko eta ezagutza zientifikoa gizarteari transmititzeko egin duen lana, askotariko baliabideak eta euskarriak erabilita. Hala, Itziar Laka erreferentziazko pertsona da Euskal Herriko kulturan, zientzian eta ikerkuntzan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Itziar Laka saritu dute euskara maila zientifiko gorenean jartzeagatik