Itxialdirako musika
Buru-belarri ·
Etxean eta gaixorik eman ditudan azken egun hauetan abesti alaiak izan dira nire ondoanSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Etxean eta gaixorik eman ditudan azken egun hauetan abesti alaiak izan dira nire ondoanNerabezaroan argi eta garbi neukan: goibel nagoenean, abesti tristeak. Beti. Ez zegoen beste aukerarik. Hondoa jotzea aurrera egiteko modurik onena zela pentsatu dut maiz. Baina urteak pasa ahala... zerbait aldatu da. Azken egun hauetan gaixorik egon naiz. Lau edo bost telesail ikusi ditut egun hauetan, haien artean, atera berri dituzten 'Autodefensa' eta 'Smiley'. Baina gehiago egon dira, baita telefilm horietakoren bat ere. Aspaldi lagun bati azaldu nion normalean bi motatako telesailak ikusten nituela: pentsarazten dutenak, istorio onak kontatzen dituztenak, eta burmuina hutsik uzten didatenak. Lehenak, gustoko ditudalako eta bigarrenak, lanetik bueltatzerakoan deskonektatzen laguntzen didatelako. Azken egun hauetan ikusi dut gaixotasunean, argumentu simpleak maitatzen ditudala.
Baina musikaren aldetik, ez da beti horrela izan. Esan bezala, goibel nengoenean, goibelago egotea bilatzen nuela zirudien. Baladaz jositako diskoak jartzen nituen, behin eta berriro. Lau, bost, sei aldiz... Ai, nerabezaroa... Egia esan, ez dut batere faltan botatzen, oroitzapen txarregiak ez baditut ere, aro hori atzean uzteak izugarri poztu ninduen. Eta kanta tristeak garai ilunetan entzutearen joera ere atzean utzi dudala baieztatu dut azken egun hauetan.
Pop musika izan da nagusi nire etxean azken egun hauetan. Gaur egungoa eta 'klasikoa' ere. Britney Spears ezin da falta, ezta 80ko hamarkadako ezinbestekoak. Mezu alaiak, boteretsuak, eta askatasunari buruz hitz egiten dutenak. Askatasuna... sofatik altxatzeko indarrik gabe nagoenean ere. Kontraesan hutsa bada ere, niretzat oso lagungarria izan da.
Tira, ea laster korrika egiteko eramaten ditudan abestiak partekatzen dizkizuedan. Momentuz, ohetik sukaldera eta egongeletik komunera joateko indarra izatearekin, nahiko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.