Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Lunes, 16 de marzo 2020, 19:15
Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu du astelehen goizean Soraluzen, bere 74 urteko ama hiltzea egotzita. Emakumea hilda aurkitu dute etxean goizaldeko 3.00ak aldera, aurpegian hematoma handi bat zuela. Momentuz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikerketa lanetan dabiltza. Hilketa matxista bat dela baieztatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen den hirugarren hilketa izango litzateke, eta koronabirusaren krisiak eragindako itxialdiaren hiru egunetara gertatu da. Oneka euskal emakume pentsionisten plataformak hilketa gaitzetsi du, eta, salatu duenez, «itxialdi honek emakume asko behartzen ditu bere erasotzailearekin batera egotera».
Kolektibotik aditzera eman dutenez ere, osasun egoera larri honek behartuta, etxean konfinaturik egon beharrak, «emakumeok gizonak baino gehiago zigortzen gaitu, izan ere, itxialdi honek emakume asko bere erasotzailearekin igarotzera behartzen du». Ildo berean, gainera, azpimarratu dute emakume eta nagusi izatea, genero indarkeria sufritzeko «goi mailako» arrisku faktorea dela , eta «gehienetan, indarkeria hori ikusezina eta iraunkorragoa« dela eman dute ezagutzera ere. Halaber, gehitu dute egoera ekonomiko ahulagoa izateak emakumeen bizitza larriagotu egiten duela. «Ordainketa eta onarpen sozialik gabeko zaintza lana egiteak, jasotzen diren pentsioak, gizonezkoenak baino %40 baxuagoak bihurtzen ditu>>, salatu dute.
Bestalde, Elorrioko Udalak ere ustezko hilketa matxista hau salatu egin du, atxilotua bertako langilea baita. «Indarkeria matxistaren kasuak desagerrarazteko jarraituko dugu lanean, askotariko ekintzen bidez, emakumeen ahalduntzerako banakako zein jarduera kolektiboetarako (autodefentsa feminista bezala), baita herritar guztiei eta udal langileei, sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzeko. Lanean jarraituko dugu indarkeria matxista desager dadin, edozein lekutan», adierazi dute ohar baten bitartez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.