Itxaro Borda, Gorka Urbizu, Edurne Azkarate eta Itziar Ituño.

Itxaro Borda, Itziar Ituño, Gorka Urbizu... Oraina Kontakizun jardunaldietan

Hirugarren edizioa izango dena urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra bitartean ospatuko da Bilbon

Jan Echevarría

Viernes, 27 de diciembre 2024, 20:34

Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak 'Oraina kontakizun' izeneko jardunaldia antolatu dute Bilbon. Hirugarren edizio hau urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra egingo da, eta bertan Itxaro Bordak, Xabier Aierdik, Eider Rodríguezek, Amets Arangurenek, Edurne Azkaratek, Leire Vargasek, Itziar Ituñok eta Gorka Urbizuk hausnarketa eta eztabaida egingo dute lau saiotan.

Publicidad

Antolatzaileen arabera, «hausnartu egin nahi dugu munduan zapaltzen dugun zoruaz. Lurralde deserosoetan barneratzera goaz. Deserosotasuna espazio bezala. Eta horretarako talaia edo helduleku bana proposatu diegu: hemengotasuna/hangotasuna, gorputza, hitza eta (in)koherentziak».

Solasaldietan hizlariak hainbat gidarirekin jardungo dira. Horrela, urtarrilaren 28an ospatuko den lehenengoan, Itxaro Borda eta Xabier Aierdi ariko dira Kafe Antzokian, 'Hemengotasuna/Hangotasuna' izenburupean.

Otsailaren 11n, aldiz, Edurne Azkarate eta Leire Vargas BIRA kulturgunean bilduko dira, 'Gorputza' izenburupean, eta otsailaren 25ean, Eider Rodriguez eta Amets Aranguren izango dira Kafe Antzokian, 'Hitza' saioan. Bukatzeko, Itziar Ituña eta Gorka Urbizu BIRAn izango dira matxoaren 11n, '(In)Koherentziak' saioan.

Jardunaldietan parte hartzeko interesa baldin baduzu, jakin ezazu izena eman behar dela aurretiaz orainakontakizun@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Lau saioetarako matrikularen prezioa 30 eurokoa da (20 euro langabe eta ikasleentzat). Izena ematean adieraziko dira ordaintzeko moduak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad