Itxaro Borda euskal idazle oparoenetarikoa dugu, bere literatur ibilbidean hainbat genero landu dituelarik. E.C.

Itxaro Bordak Zilarrezko Gehitu garaikurra irabazi du

LGTBIQ+ kolektiboaren alde egin izan duen olerkigintza saritu nahi izan dute aurten

unai sarriugarte

Viernes, 17 de septiembre 2021, 11:57

Itxaro Borda idazle euskaldunak Zilarrezko Gehitu garaikurra irabazi du. Hala, LGTBIQ+ kolektiboaren alde egin izan duen olerkigintza saritu nahi izan dute aurten. Sari honek bere ibilbidean barrena komunitate hauen alde babes publikoa bermatzen duten pertsonak, elkarteak, administrazioak edota erakundeak aintzatesten ditu.

Publicidad

Gehituk prentsa ohar batean mahaigaineratu duenez, LGTBIQ+ komunitateko emakumezko poeta bezala jorratutako lanetan erakutsi dituen ausardiagatik eta zintzotasunagatik saritu dute idazle baionarra. Euren esanetan, olerkigintzan maiz erabili duen jarrera aldarrikatzaile eta bisionarioa goraipatzekoa da, gorputzaren, hizkuntzaren, sexualitatearen, kulturaren eta geografiaren aniztasunarena iristen dena.

Itxaro Borda euskal idazlea dugu, lanbidez postaria izan arren. Baxe nafarra Historian lizentziatua da Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea izandakoa da 1990eko hamarkadan. Era berean, euskal musika taldeentzat abestiak konposatutakoa da, euskarazko prentsarako artikuluak idatzitakoa ere, Berria egunkariarentzat, tarteko.

Euskal idazle oparoenetarikoa dugu, bere literatur ibilbidean hainbat genero landu dituelarik, hala nola, itzulpengintza, poesia, saiakera, eleberria, narrazioa, kronika, antzerkigintza eta baita prentsarako nahiz aldizkari ezberdinentzako artikuluak burutu ere.

Gehitu, aldiz, Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexualen eta Intersexualen Elkartea dugu, ehunka gizon-emakumezkok osatzen dutena. Kide gehienak orientazio homosexuala dute eta helburu bakarra izan ere: gay, lesbiana, bisexual eta transexualek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea. Izan ere, eurek ezinbesteko dute sexuafektibitatea garatu ahal izateko, gizarteak merezi duten duintasunez eta berdintasunez artatzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad