Borrar
Miren Agur Meabe, bere azken liburuaren, 'Itsasoaren atea', aurkezpenean. Elkar Argitaletxea
«Misterioa, beldurra, mitoa…», 'Itsasoaren atea' irekitzen digu Miren Agur Meabek bere azken eleberrian

«Misterioa, beldurra, mitoa…», 'Itsasoaren atea' irekitzen digu Miren Agur Meabek bere azken eleberrian

Zarate lehiaketaren saria jaso eta gero, Elkar Argitaletxeak lekeitiarraren lana kaleratu du. «Bikain josteko abilezia» eta «hizkuntza jori, dotore eta adierazkorra» duela laudatu du txapelketa literarioaren epaimahiak

Lunes, 17 de mayo 2021, 00:18

1870eko negua. Aitak bapore batean utzi du Elora Duval, Ubarroien Uhartera bidean. Hamahiru urteko neskatxari ama hil zaio eta bizimodu berri bati ekin beharko dio Brigita amonaren basetxean. Lanean ere hasiko da, umezain. Laster estutuko du harremana bertako Ariane txikiarekin, umezurtza ere dena. Eta, bera bezala, dohai berezi bat du: beste inork hautematen ez dituzten mezuak eta seinaleak ikusi ditzakete. Honela aurkezten zaigu 'Itsasoaren atea' liburua, Miren Meabek idatzitako azken lana.

«Misterioa, beldurra, magia, kondaira, mitoa…», dira liburuak 104 orrialdeetan zehar gordetzen dituen ezaugarriak. «Eta atrezzo gisa, itsasoarekin zerikusia duten elementuetatik aparte, fantasmak ere topatuko ditugu», aurreratu du egileak. «Gazteei eskainitako nobela» bada ere, «nagusiek gustura irakur dezaketen» istorioari forma eman dio, asmatutako Ubarroi uhartean garatuko dena. Liburua dagoeneko salgai dago, eta Elkar Argitaletxeak kaleratu egin du.

Aspaldi iragarritako lana dugu honakoa. Izan ere, iaz Meabek Zarate saria irabazi zuen eleberri honi esker. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten Mikel Zarate saria, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Eta hamaikagarren edizioan, Lekeitioko idazlea izan zen garailea, bina sari jaso zituena: 3.000 euro eta istorioa bera gainontzekoekin partekatzeko aukera izatea.

Elkarrek, lehiaketa honetan irabazle suertatzen direnekin egiten duen bezala, liburu forma emango zion eleberriari, dagoeneko bere 'liburutegian' eskainita duena. 'Itsaoaren atea' lan aren beste aldean zer topatuko dugun oraindik misterio bat bada ere, ospe handiko egile honen istorioak kritika onak jaso zituen lehiaketako epaileen eskutik: «Bikain josteko abilezia» eta «hizkuntza jori, dotore eta adierazkorra», laudatu zuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Misterioa, beldurra, mitoa…», 'Itsasoaren atea' irekitzen digu Miren Agur Meabek bere azken eleberrian