Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Domingo, 27 de septiembre 2020
Kirolaz gozatzeko beti da momentu aproposa, eta irailaren 21etik Italiako Giroa hasi arte (urriaren 3an), egunero, 'Giroko Perlak' txirrindularitza emanaldiak izango dira ikusgai Euskal Telebistareln lehenengo katean, arratsaldeko 16.00etatik aurrera.
Bi astez jarraian, euskal txirrindulariek eginiko balentriez gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek. Egunero txirrindulari desberdinak izango dira protagonista. Gaur, astelehenean, irailaren 28an, Gorka Izagirre eta Omar Fraile (2017) izango dira; bihar, asteartean, Mikel Landaren garaipena (2017) izango da ikusgai; ostegunean, Pello Bilbaoren 2019ko bi garaipenez gozatzeko aukera izango da, eta, ostiralean, Richard Carapazen 2019ko edizioko garaipenak eta etapa giltzarriak aurkeztuko zaizkigu.
Aurreko astean berriz, irailaren 21eko lehen protagonista Marino Lejarreta izan zen; asteartean, Abraham Olano; asteazkenean, 2001eko Giroko unerik onenak izan ziren ikusgai, Olano eta Unai Osa podiumean izan zirenekoa; ostegunean, Igor Anton eta Mikel Nieve 2011ko Giroan, eta ostiralean, 2012ko Jon Izagirreren garaipena eta 2019ko Beñat Intxaustik irabazi zueneko etapa.
Horrez gain, eta lehen aipatu ez dugun arren, irailaren 30ean, asteazkenean, Flecha Valona txirrindularitza lasterketa klasikoa emitituko da, emakumezkoena 11.00etan eta 15.00etan, gizonezkoena.
Txirrindularitzaz gozatu nahi baduzu, beraz, jakin ezazu aukera duzula astelehenetik ostiralera ETB1en, eta urriaren 1ean, ETB4n, 17:30etik aurrera Giroko aurkezpen ekitaldia eskainiko dela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.