'Jólabókaflód'. Hiru hitz ezkutatzen dira berba islandiar horren atzean. Euskarara itzulita, 'Eguberriko liburuen uholdea' moduko zerbait lortuko genuke. Esanahi luzea du, are luzeagoa bere tradizioa. Bigarren Mundu Gerran du jatorria urteekin ohitura bilakatu den gabonetako aztura hau. Eta egun bizirik dirau. Aurten, beste urte batez, hango biztanleek Gabon-gaua liburu bat irakurtzen eman dute. Orduak eta orduak orriak pasatzen, istorio berri batean murgilduz.
Publicidad
Ez da arritzekoa, beraz, gabonetako oparirik komunena izatea. Islandiarrak familian afaldu ostean, zuhaitz azpian dauden opariei zuzentzen dute arreta. Paperezko bilgarriak, laukizuzen forma dutenak, ia ia perfektuak, antzematen dute zer dagoen beste aldean. Ez da bakarra, tankera horretako gehiago daude. Estalgabetu ostean, bakoitzak txoko bat hartzen du jaso duen obra literarioa irakurtzeko. Hau ez da Gabon-gaura mugatzen, sarritan gabonetako egun gehienetan errepikatzen den ariketa da.
Nondik dator tradizio hau? Urteak atzera egin behar ditugu hastapena topatzeko. Bigarren Mundu Gerran mugak ezarri zizkieten islandiarrei produktuak inportatzerako orduan, ezin zuten nahi zuten beste eskuratu. Salbuespena, edo arautu gabe geratu zena, papera izan zen. Eta arazoa aukera bilakatu zuten, batez ere gabonetan. Liburuak eta liburuak inprimatzen hasi ziren, urte amaieraran opari bat behintzat egin ahal izateko. Eta askok aukera hau aprobetxatu zuten. Tradizioa hasi zen.
Guda bukatu bazen ere, askok ohiturarekin jarraitu zuten. Ez da arritzekoa, beraz, editorialek erabakitzea euren obrak urte amaieran argitaratzea, momentu honetan izaten baitira salmenta handienak. Bolumena izugarri handitzen da, gutxi gorabehera %70. Papera jarraitzen du 'erregea' izaten arlo honetan, nahiz eta tradizioa eguneratu den eta gero eta gehiagok liburu digitalen bitartez segitzen duten bidea. Batera zein bestera, literatura da Islandian oparirik ohikoena.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.