Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
'Laino artean', Ismene Leiza. Ganzabal mendi taldea
Irudiak oroitzapen bihurtzen direnean

Irudiak oroitzapen bihurtzen direnean

Igorreko Lasarte Aretoak Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako 'Mendirik Mendi' argazki erakusketa hartzen du

irati alonso

Sábado, 1 de mayo 2021, 22:11

Ikusten ari garenaren irudi fidela lortzen saiatzen gara askotan argazkien bitartez. Saiatu, izan ere, eraikinekin, zelaiekin, pertsonekin... gure begiek transmititzen digutenaren berdina sentitzea oso zaila da. Hala ere, bizitako esperientziak betirako gordetzeko balio dute, oroitzapen modura.

Gaur egun mugikorrak dira argazkiak egiteko tresna erabiliena, baina antzina kamera genuen bidelagun bidai bereziak egiten genituenean. Klik egin, onenak aukeratu eta errebelatzea zen egin beharreko prozesua, askotan honen ostean etxeko paperen artean geratzen zirela.

Hau ekiditzeko sortu zuen Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak duela urte batzuk 'Mendirik Mendi' erakusketa. Aurtengo edizioa ikusgai dago Igorreko Lasarte Aretoan maiatzaren 28ra arte.

'Mendirik mendi'

  • Non Lasarte Aretoan

  • Noiz Maiatzaren 28ra arte

  • Sarrera Librea

38 argazki bildu dira oraingoan erakusketan, Ganzabal Mendi Taldeak ere antolatutako 14. Argazki Lehiaketara aurkeztutakoak. 20 bazkidek parte hartu zuten, eta hamar izan ziren irabazleak: Jon Tubet, Joseba Undurraga (bi argazkirekin), Izaskun Martín, Ismene Leiza, Alberto Barragan (bi argazkirekin), Jose Batana, Andoni Linaza, Miren Garbiñe Etxebarria, Ana Gonzalez eta Jon Ander Linaza. Horrela, hauek ateratako irudiak eta aurkeztutako beste hainbat ageri dira Lasarte Aretoan.

Irabazleak aurkeratzeko epaimahaian mendi taldeko zuzendaritzak aukeratutako pertsonak izan ziren, mendizaleak eta argazkigintzan adituak. Saria ordea, taldeak urtero osatzen duen egutegian agertzea da. 12 argazki, 12 hilabeterako. Aukeratutako irudi irabazle bakoitzak sari moduan egutegi bat jaso du eta baita 20 euro Ganzabal Mendi Taldeak 2021ean egingo dituen ekintzengatik trukatzeko.

Bestalde, eta erakusketan ere ikusi daitekeela, sari popularra ere banatu zen Argazki Lehiaketaren 14. edizioan. Kasu honetan Joseba Undurraga izan zen aukeratua, 'Espuguesttes aterpea' irudiarekin. Argazki hau 2021eko agendako portada da, eta garaileak 50 euro lortu ditu taldeak aurten egingo dituen ekintzengatik trukatzeko ere.

38 foto biltzen dira, taldeak antolatutako 14. Argazki Lehiaketara aurkeztutakoak

erakusketa

«Egoera honetan ezinezkoa da. Hurrengo asteetan adi egongo gara eta ikusiko dugu zerbait egin ahal dugun»

mendi irteerak

Aurrera eginez

715 bazkide ditu gaur egun Ganzabal Mendi Taldeak, askoLemoakoak, baina beste hainbat ingurukoak ere. Azkenaldian ordea, jarduera gutxitan parte ahal izan dute pandemia dela eta. Ezarri diren osasun neurrien ondorioz, bertan behera utzi behar izan dituzte prestatuta zituzten txangoak, pena handiarekin bada ere. «Egoera honetan ezinezkoa izan da mendi irteerak antola- tzea. Hurrengo asteetan adi egongo gara eta ikusiko dugu zerbait egin ahal dugun», azaltzen du Leizak.

Hala ere, ez dira geldirik egon. «Ahal den heinean, aurrera jarraitzen dugu. Taldetik natura eta mendia sustatzen jarraitzen dugu», dio arduradunak. Eta horrela egiten dute. Erakusketaz gain, beste ekintza kulturalak antolatzen dituzte, besteak beste, 'Mendi Tour' proiektua, mendi eta abenturei buruzko filmak eskeintzen dituenak. Azken saioan 'Mendi amesgarriak' ikusteko aukera izan zuten. «Beti jarraituko dugu gure egitekoan, naturaren balioa aldarrikatzen eta txikienak eta nagusiak mendiarekin gozatzera animatzen».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Irudiak oroitzapen bihurtzen direnean