Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Inoizko lehen aldiz egingarria eman du Estatuak zati bat galtzeko aukerak. Urriaren lehenak Kataluniaren independentzia gura dutenen alde jarri zuen zatiketara begirako prozesua, segurtasun indarren jazarpenaren eraginez batik bat. Ordura arte, Mariano Rajoyren gobernuak ondo lotua zuen nazioartera begirakoa, ordena konstituzionalaren defentsak aliatuak besterik ez ... dituelako Europan, eurenei erreparatutakoan sortutako beldurren eraginez baino izan ez arren. Baina egun horretan indar harremana dezente aldatu zen, bake giroan bozkatu nahi dutenei oldartzea ez baita ia inon begi onez ikusten. Haatik, ezarritako oztopoen eraginez, galdeketak ez zuen nahikoa bermerik izan, eta zalantzazkoa da benetan independentzia behingoan aldarrikatzeko nahikoa ote den.
Argi dago Katalunian egungo prozesuaren aurka daudenak ez direla %7a, askoz gehiago baizik. Inkestek diotenez, gehiengo zabalekoa da erabaki eskubidearen aldeko eskaera, adostutako galdeketa bat egitekoa. Eta horri ezin zaio muzin egin, zeharkako borondate zabala adierazten duen heinean. Bestelako kontua da independentzia bururaino eramatearena. Azken hauteskunde autonomikoetan baiezkoaren aldekoek gehiengo osoa lortu zuten Parlament-ean; baina, gutxigatik, ez botoetan. Dena den, ikusteke dago Unió eta En Comú edo Podem-eko bozemaile askok zein jarrera hartuko luketen Kataluniako Errepublika independentea galdeketa lotesle batean aukeran jarriko balitzaie.
Urriaren lehenekoak algarara eraman zituen independentziaren aldeko alderdi eta mugimendu sozialak, ezin okerragoko baldintzetan %43,03ko parte hartzea erdietsi izana ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. 2.286.217 lagun hurbildu ziren hautestontzietara datu ofizialen arabera, eta sekulako lorpena da hori, balentriaren mugakoa. Baina nahikoa ote den ez dago argi. Egoera dagoen bezala, adostutako biderik ezean, agian hauteskunde aurreratu batzuetan egin beharko litzateke benetako kontaketa, kataluniarrei oraintsuko hori berresteko edo ezesteko modu osatua emanda.
Galdeketaren biharamuna gazi-gozoa izan da garaipena lortu zutenentzat. Euren asmoa bete izanak eta nazioartean lortutako oihartzunak neurri batean asebete ditu, baina Kataluniako zenbait enpresa estrategikok euren egoitza soziala bertatik kanpora eramango dutela jakiteak kezka bizia eragin die, aldi berean. Korapiloa askatzea gero eta zailagoa da, independentziaren alde bakarreko aldarrikapen efektiboa ia ezinezko egiterainokoa. Espainiako Gobernuaren aurrez aurreko jarreraren ondorioz, jakina; baina baita kanpora begirako legitimitatearen eta barruko ondorio ekonomikoen zein zatiketaren ikuspuntutik ere.
Indarrak oso orekatuta daude, blokeoraino. Generalitateak nekez bete ahal izango du urriaren batean jasotako herritarren agindua, besteak beste horren aldeko gehiengoa behar bezain trinkoa eta zabala ez delako. Eta, aldi berean, Espainiako Gobernuak ezin izango du itsuarena egin, sakoneko arazo politikorik ez bailitzan jokatu. Rajoyk eskaintza politiko anbiziotsu eta ausarta zor dio Kataluniari aspalditik, inoiz egin nahi izan ez duena. Orain artekoari besterik gabe eutsi nahiak ez du auzia konponduko, agerikoa denez; eta, ondorioz, elkarrizketa baliatu beharko da momenturen batean, irtenbideak bilatzeko. Horren aldeko aldarrikapena ia iraultzaile bihurtu da talka bizitzen joan den neurrian.
Egoera kezkagarria da, benetan. Autonomien Estatua sasoiz erreformatu ez izanak eta Kataluniatik egindako eskaerei emandako bata bestearen atzeko ezezko borobilenak eragin dute arazoa neurri handi batean. Elkarrizketaren bidean, egiturazko aldaketak beharko dira, hainbat gabezia gainditzekoak. PSOEk halako asmo antzekoa azaldu du norabide horretan, Pedro Sánchez-ek hainbatetan aipatutako erreforma federalaren eskutik. Baina zehatzagoa izatea dagokio benetako ekarpenik egin gura badu. PPk, aldiz, aurrera jotzeko barik atzerako joera erakutsi du hainbatetan, deszentralizazio prozesua urrutiegi heldu dela iritzita edo. Abiapuntu horietatik ezin izango da ezer eraiki, kasuon Kataluniak oso bestelako bideak jorratu nahi dituelako.
Independentzia prozesuek gehiengo guztiz zabalak eskatzen dituzte, Estatu berri bat hutsetik abiarazteak sektore sozial, politiko eta ekonomiko anitzen konplizitatea nahitaezko duelako. Honakoan badago horrelako osagairik, baina nahikoak ote diren zalantzazkoa da. Aitzitik, euren buruaren jabe izateko nahia bai badago ondo errotua, aukera guztien artean hautua egin ahal izatekoa. Eta hori moduren batean gauzatu beharko da etorkizunari begira, itun ororen ezinbesteko ezaugarri izatea dagokiolako. Ez batek edo besteak dioelako, Katalunian gehiengo zabal bat horren aldekoa delako baizik.
Giro honetan, ez dira falta dena gaiztotzeko saiakeran dabiltzanak. Dagoena ere zapuztu gura dutenak; Katalunia, eta Euskadi, makurrarazi gura dituztenak. Nazionalismoak txarrenarekin parekatzen ari dira etengabe, jarrera nazionalista ezin oldarkorragotik. Euskal abertzaletasunaren gehiengoa, eta Kataluniakoa, zeharo demokratikoa izan da beti, askatasunaren aldekoa, pertsona ardatz modura hartu duena, Europazalea, aurrerakoia, inor baino gehiago izan beharrean besteen pare jarri nahian jardundakoa. Eta hori orain ozen aldarrikatu behar da, Estatu egituraren babesa eta proiekzioa duten zenbaitzuren aldetik sekulakoak esaten direnean. Espainiak ez du bere arazo nagusietakoa konponduko bi horiei begirakoak jauzi berriak eginda adostasunetik bideratzen ez direnera arte, aldebikotasuna ohiko tresna politiko eraginkorra izan bitartean.
Egunotan asko ari da aparraz hitz egiten, eta ezer gutxi horren azpian dagoenaz. Baina muinekoari heldu beharko zaio egungo talka historikoari erantzun ahal izateko. Legeak ez dira aldaezinak eta, giza eskubideen babesetik, hainbat errealitateri erantzuteko molda daitezke. Espainian lurralde arazoa Katalunian eta Euskadin dago batik bat, eta horietako bakoitzaren gurari eta ezaugarrien araberako irtenbideak bilatu ezean elkarbizitza bera jarriko da arriskuan. Hori argi izatea ezinbestekoa da urratsak egin ahal izateko. Bestela alperrik dabiltza arduradun politikoak. Eta nahi luketena eta benetan dena egoskor nahasteak zurrunbilo itsuenera baino ez garamatza, inora eramatekotan.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.