NAHIKARI CAYADO
Irlanda
Viernes, 24 de julio 2020, 20:44
Engel & Völkers enpresa alemaniarrak 'Horse Island' izenez ezagutzen den uharte bat saldu berri du 5,5 milioi euroren truke. Irlandako hego-mendebaldean dago kokatuta, Roaring Water Bay izeneko gunean, Corken kostaldean. Irlak guztira, zazpi propietate ditu, amarratze pribatua, hainbat kirol instalazio ezberdin eta ur eta elektrizitate hornidura propioa, enpresatik adierazi zutenez. Halaber, etxe nagusiak sei logela dituela ere ezagutzera eman zuten konpainia alemaniarretik.
Publicidad
Nabarmendu zutenez, 'Horse Island' uharteak pribatizazioa bermatzen du 64 hektareako paraje eder batean. Izatez, helikopteroa edo itsasontzia dira bertara heltzeko garraiobide bakarrak.
Etxe nagusiaz gain, beste lau etxe eta bi txabola daude irla horretan, eta denetatik itsasoa eta badiara sarbidea ikusten dira. Esan bezala, ferry eta mota askotako itsasontzietarako amarratze bat dauka, eta eskaintzen dituen kirol zerbitzuen artean, igerilekua, gimnasioa eta tenis pista daude.
Lur eta etxebizitzen salmentara dedikatzen den enpresak antzeman duenez, koronabirusaren krisiak luxuzko toki isolatuen salmentak areagotu ditu. «Isolatuta dauden lurren salmenten igoera errealitate batean bilakatu da Covid-19aren garai honetan», esan zuten Engel & Völkersen arduradunek. Izan ere, azpimarratu zutenez, 'Horse Island' erosteko «borrokan» aritu omen ziren bi erosle.
Uharte propioa izatea gehiegizko luxuaren sinonimoa da, eta Engel & Völkers enpresak aditzera eman duenez, Europako, Ameriketako Estatu Batuako eta Asiako pertsona aberatsenak dira eskari gehien egiten ari direnak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.