Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Autobus-flota elektrikoak eta hauek kargatzeko azpiegitura anitzak abiaraziko dituzte. Fotolia
Irizarrek eta Iberdrolak mugikortasun elektrikoaren aldeko akordioa sinatu dute

Irizarrek eta Iberdrolak mugikortasun elektrikoaren aldeko akordioa sinatu dute

Honen bitartez bi eragileek autobus garraioaren elektrifikazioa berriztatzea nahiz hiri mugikortasunaren esparruan deskarboniazioa bideratzea bilatuko dute

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 21 de julio 2021, 20:53

Irizarrek eta Iberdrolak mugikortasun elektrikoaren aldeko akordioa sinatu dute. Honen bitartez bi eragileek autobus garraioaren elektrifikazioa berriztatzea nahiz hiri mugikortasunaren esparruan deskarboniazioa bideratzea bilatuko dute. Hori dela medio, autobus-flota elektrikoak eta hauek kargatzeko azpiegitura anitzak abiaraziko dituzte. Akordio honek momentuz bi urteko indarra izango du.

Era berean, Iberdrolak Irizar aholkatuko du, enpresak jasangarritasuna ezarriko duen eremu ezberdinetan, energia eraginkortasuneko proiektuetan edota autokontsumoan, tarteko. Autobusen elektrifikazioaz gain, bateriak birziklatzean eta birkarga adimenduneko azpiegiturak sortzean ariko dira buru belarri lanean.

Aliantzak bi konpainien gaitasunak eta estrategiak mahaigaineratzen ditu. Batetik, Iberdrola garraioaren elektrifikazioaren esparruan dabil lanean, ekonomia deskarbonizatu baterantz abiapuntu ezinhobea dena. Irizarrek, aldiz, autobusak nahiz industria ibilgailu ezberdinak ekoizten ditu, baita hirietako elektromugikortasunerako karga sistemak eta azpiegiturak atondu ere.

Egitasmo bateratu honen bidez, 150.000 karga puntu inguru instalatu nahi dituzte hainbat zonaldetan, hala nola, etxeetan, enpresetan, kaleetan, hirietan eta autobide nagusietan. Instalazio puntu hauek indar ezberdinak izango dituzte, estazio ultra-azkarrak (350 kW) 200 kilometrotik behin, super-azkarrak (150 kW) 100 kilometrotik behin, eta azkarrak (50 kW) 50 kilometrotik behin, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Irizarrek eta Iberdrolak mugikortasun elektrikoaren aldeko akordioa sinatu dute