Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Etxepare Euskal Institutuari esker ireki dute Ameriketan euskara eta euskal kultura irakurle izateko lanpostu berri hauxe. Fotolia
Irekita dago euskal irakurle gisa Kalifornian aritzeko hautagaitzak aurkezteko deialdia

Irekita dago euskal irakurle gisa Kalifornian aritzeko hautagaitzak aurkezteko deialdia

University of California Santa Barbaran izango da. Etxepare Euskal Institutuari esker ireki dute Ameriketan euskara eta euskal kultura irakurle izateko lanpostu berri hauxe

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 24 de julio 2022, 00:03

Irekita dago euskal irakurle gisa University of California Santa Barbara Unibertsitatean UCSB) aritzeko hautagaitzak aurkezteko deialdia. Hautagaitzen epea abuztuaren 5ean amaituko da. Etxepare Euskal Institutuari esker ireki dute Ameriketan euskara eta euskal kultura irakurle izateko lanpostu berri hauxe.

Hautatzen duten pertsonak 2022-2023 ikasturteko bigarren seihilebetekoan eta 2023-2024 ikasturte osoan emango ditu klaseak. Kontratu honen zuzkidura 22.500 eurokoa izango da. Kontratuaren luzapena urtez urte berriztatu ahal izango da, gehienez jota hautatuak lau urte eman ahal izango dituelarik lanpostu honetan.

Interesatuak unibertsitate graduatuak izan beharko dira, baita euskarazko nahiz ingelezko C1 maila izan ere (PL3). Euskal Filologian gradudunak edo lizentziadunak hobetsiko dira. Irakurlearen egitekoa euskararen eta euskal kulturaren programa didaktikoa gauzatzea izango da, ekintza akademikoak atontzea euskara ikertzeko eta euskal kultura bultatzeko asmoz. Horrez gain, tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin erlazio estua duten gaien inguruan lagundu eta orientatzea izango du erronkatzat pertsona hautatuak.

UCSBko Euskal Ikasketen Zentroa Euskal Herriaren historia, kultura eta hizkuntzaren irakaskuntzan eta ikaskuntzaren esparruan lan eskerga handia egindakoa da. Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean UCSBko Euskal Ikasketen Zentroak euskal gaiei buruzko azterketak abiarazten ditu.

Nahi duen edonork, deialdiaren nondik-norakoen inguruan informazioa du eskuragarri hemen. Horrez gain, norbanakoek irakurletzak@etxepare.eus helbide elektronikora idatzi edota (+34) 943 023 407 telefono zenbakira dei dezakete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Irekita dago euskal irakurle gisa Kalifornian aritzeko hautagaitzak aurkezteko deialdia