Iratxe Ormatza, 'Printzak begietan' liburuaren aurkezpenean. Gorka Estrada

Iratxe Ormatzak 'Printzak Begietan' liburua kaleratu du

Obrak XX. mendeko hamar emakume euskaldunen istorioak islatzen ditu

Unai Sarriugarte

Miércoles, 26 de abril 2023, 14:31

Iratxe Ormatzak XX. mendeko hamar emakume euskaldunen istorioak islatu ditu 'Printzak Begietan' liburuan. Bakiotar idazleak Elkar argiteletxearen eskutik plazaratu du XX. mendeko hamarkada bakoitzaren errealitatea islatzen duen hamar kontakizun biltzen dituen liburua.

Publicidad

Lan honetako protagonistak Bilbon bizi diren hamar emakume euskaldun ditugu, 20 eta 40 urte bitartekoak, hain zuzen ere. Hamar emakumeek Bilboko kaleetan, unean uneko giro sozial, politiko eta kultural anitzak biziko dituze, eta bertan minak eta pozak uztartuko dira.

Protagonistak desberdinak dira eta bakoitzak bere hamarkada propioan zer pentsatzen, zer egiten eta zer sentitzen duen ematen dio ezagutzera irakurleari. Testuinguruari dagokionez, aldiz, XX. mendean izan diren aldaketei buruz mintzatzen da Ormatza, hala nola, Bilbora lan bila etorritako jendea, zinema eta bestelako asmakizunak, iraultza asmoak, gerra krudela eta gerraoste luzea, txabolak edota askatasun-ametsak berriro itzartzea.

Hamarkada bakoitzari buruzko errealitate gordina ezagutzeko asko ikertu eta dokumentatu behar izan da idazle bizkaitarra, gehienbat XX. mendeko hasierako hamarkadei buruz. Izan ere, ikaragarriak izan dira aldaketak mende horretan barrena.

Era berean, beste gauza asko ez dira bat ere ez aldatu: pobreen zapalkuntza, euskararen gutxiespena edota emakumeen azpiratzea, tarteko. Ormatzak oztopo guzti hoiei aurre egiteko ezinbestekoak izan diren libertate-egarria, langileen elkartasuna edota andreen ahizpatasuna ematen ditu aditzera.

Publicidad

Iratxe Ormatza bakiotar idazle eta itzultzailea dugu. Ingalaterran soziologia ikasketak landu zituen York Unibertsitatean, eta Kent-ekoan graduondokoa. Handik bueltan aldi baterako hainbat lanetan ibili zen, eta ikasten jarraitu zuen, EHUn, besteak beste. Gerora, soziologiari lotutako lanak alde batera utzi, eta testuen itzulpegintzan abiatu zen, itzulpengintza masterra burutzearekin batera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad