Zurekin
Jueves, 16 de noviembre 2023, 11:59
Euskal zinemagintzaren oihartzuna gure mugetatik at ere ikusgai. Horrela, euskarazko zinemagintzaren urteko pieza adierazgarrienen aukeraketa aurkeztu ohi dio Euskal Etxeak udazkenero Berlingo publikoari. Azaroaren 17an, 18an eta 19an egingo dute aurtengo mostra, eta 'Irati' (2022), 'Karpeta urdinak' (2022) eta 'Aztarnak' (2022) izango dira ikusgai.
Publicidad
Euskarazko ikus-entzunezko emariari leiho bat zabaltzea Berlingo Euskal Etxearen egitasmo garrantzitsuenetakoa izan da bere sorreratik. Hamarkada luze batez, ale solteak programatuz betetzen zuten hori, baina, 2012az geroztik, Alemaniako hiriburuak bere euskarazko zinema festibala du: azaroko bigarren hamabostaldian ospatu ohi den Baskisches Filmfestival.
Bi urtez behingo jaialdi moduan hasi zena laster bilakatu zen urteroko hitzordu. Izan ere, azken urteetako uzta emankorra dela eta, Euskal Etxeak programazio sendo askoak osatu ahal izan ditu beti. Bada, hirian bizi diren euskaldunek eta Euskal Herriari buruz jakin-mina duten hainbat lagunek bete ohi dituzte 1907an zabaldutako Moviemento zinema-aretoaren butakak.
Horretarako aukera izango dute aurten ere, datozen egunetan ospatuko baita mostraren 2023ko edizioa: azaroaren 17tik 19ra bitartean. 2022an nazioarteko zinema jaialdi entzutetsuetan estreinatuak izan zirenetik, zeresana eman duten hiru film izango dira ikusgai.
Gurean arrakasta izan duten pelikulak dira eta kanpoan ere oihartzuna izango dute, onerako, noski. Aurten Paul Urkijok, Ander Iriartek eta Maru Soloresek zuzendutako filmak ikusteko beta.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.