Borrar
'Irati' pelikula, Paul Urkijoren zuzendaritzapean. E. C.
'Irati', 'Karpeta urdinak' eta 'Aztarnak' ikusgai Berlingo Euskal Etxean

'Irati', 'Karpeta urdinak' eta 'Aztarnak' ikusgai Berlingo Euskal Etxean

Euskarazko ikus-entzunezko emariari leiho bat zabaltzea da egitasmo honen helburua

Zurekin

Jueves, 16 de noviembre 2023, 11:59

Euskal zinemagintzaren oihartzuna gure mugetatik at ere ikusgai. Horrela, euskarazko zinemagintzaren urteko pieza adierazgarrienen aukeraketa aurkeztu ohi dio Euskal Etxeak udazkenero Berlingo publikoari. Azaroaren 17an, 18an eta 19an egingo dute aurtengo mostra, eta 'Irati' (2022), 'Karpeta urdinak' (2022) eta 'Aztarnak' (2022) izango dira ikusgai.

Euskarazko ikus-entzunezko emariari leiho bat zabaltzea Berlingo Euskal Etxearen egitasmo garrantzitsuenetakoa izan da bere sorreratik. Hamarkada luze batez, ale solteak programatuz betetzen zuten hori, baina, 2012az geroztik, Alemaniako hiriburuak bere euskarazko zinema festibala du: azaroko bigarren hamabostaldian ospatu ohi den Baskisches Filmfestival.

Bi urtez behingo jaialdi moduan hasi zena laster bilakatu zen urteroko hitzordu. Izan ere, azken urteetako uzta emankorra dela eta, Euskal Etxeak programazio sendo askoak osatu ahal izan ditu beti. Bada, hirian bizi diren euskaldunek eta Euskal Herriari buruz jakin-mina duten hainbat lagunek bete ohi dituzte 1907an zabaldutako Moviemento zinema-aretoaren butakak.

Horretarako aukera izango dute aurten ere, datozen egunetan ospatuko baita mostraren 2023ko edizioa: azaroaren 17tik 19ra bitartean. 2022an nazioarteko zinema jaialdi entzutetsuetan estreinatuak izan zirenetik, zeresana eman duten hiru film izango dira ikusgai.

Gurean arrakasta izan duten pelikulak dira eta kanpoan ere oihartzuna izango dute, onerako, noski. Aurten Paul Urkijok, Ander Iriartek eta Maru Soloresek zuzendutako filmak ikusteko beta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Irati', 'Karpeta urdinak' eta 'Aztarnak' ikusgai Berlingo Euskal Etxean