Leire Larrazabal
Miércoles, 31 de mayo 2023, 21:11
Getxoko Egizu elkarteak Irati Jimenezekin 'Begiak zabalduko zaizkizue' (Elkar) saiakeraz hitz egitera gonbidatzen gaitu, ekainaren 8an, 19.30ean, Villamonte Kultur Etxean, Irakurzaleen txokoaren harira. Izena ematea beharrezkoa da hemen.
Publicidad
Jimenezek liburu honetan euskal literaturari eta sistema literarioari ikusten dizkion gabeziak eta makurrak salatzen ditu, «minez bezain gordin, baina horrekin batera gure letrek zein ingurukoek dituzten liburu miresgarriak eta sortzaile apartak laudatzen ditu, sutsu bezain oparo», aipatzen dute argitaletxetik. 'Begiak zabalduko zaizkizue' esan omen zien sugeak Adan eta Evari, eta begiak zabaltzeko gonbita egiten du egileak, ez fruitu debekatua eskainiz, baizik eta informazioa emanez: informazio ugari, ituri eta modu askotakoa, eta datu hutsetan geratu ordez, «etengabe animatzen du liburu hobeak idaztera, irakurtzera, gozatzera», diote.
Jakituriaz eta berotasunaz gain, umorea da liburu honen beste dohainetako bat, eta horiei guztiei esker «aparretan doa irakurlea orriak irensten, sarritan idazlearen erudizioaz txundituta, askotan haren ikuspegiarekin bat eginez eta tarteka desadostasunean eztabaidan, debatea piztu nahi duen saiakera suhar eta polemiko batek behar duen bezala», gaineratzen dute.
Jimenezek hainbat liburu plazaratu ditu. Lehen sari garrantzitsua 2006an eskuratu zuen, Agustin Zubikarai Eleberri Laburreko Saria lortu zuenean, 'Bat, bi, Manchester' lanarekin. Iaz, Euskadi Literatura Saria euskarazko saiakeraren kategorian 'Begiak zabalduko zaizkizue' lan honekin.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.