Borrar
Irati Jimenezek iaz Literatura Saria eskuratu zuen 'Begiak zabalduko zaizkizue' obrarekin. E. C.
Irati Jimenezekin solasaldia, 'Begiak zabalduko zaizkizue' saiakera jorratzeko

Irati Jimenezekin solasaldia, 'Begiak zabalduko zaizkizue' saiakera jorratzeko

Hitzordua ekainaren 8an izango da, Getxoko Villamonte Kultur Etxean. Hori bai, bertan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

Leire Larrazabal

Miércoles, 31 de mayo 2023, 21:11

Getxoko Egizu elkarteak Irati Jimenezekin 'Begiak zabalduko zaizkizue' (Elkar) saiakeraz hitz egitera gonbidatzen gaitu, ekainaren 8an, 19.30ean, Villamonte Kultur Etxean, Irakurzaleen txokoaren harira. Izena ematea beharrezkoa da hemen.

Jimenezek liburu honetan euskal literaturari eta sistema literarioari ikusten dizkion gabeziak eta makurrak salatzen ditu, «minez bezain gordin, baina horrekin batera gure letrek zein ingurukoek dituzten liburu miresgarriak eta sortzaile apartak laudatzen ditu, sutsu bezain oparo», aipatzen dute argitaletxetik. 'Begiak zabalduko zaizkizue' esan omen zien sugeak Adan eta Evari, eta begiak zabaltzeko gonbita egiten du egileak, ez fruitu debekatua eskainiz, baizik eta informazioa emanez: informazio ugari, ituri eta modu askotakoa, eta datu hutsetan geratu ordez, «etengabe animatzen du liburu hobeak idaztera, irakurtzera, gozatzera», diote.

Jakituriaz eta berotasunaz gain, umorea da liburu honen beste dohainetako bat, eta horiei guztiei esker «aparretan doa irakurlea orriak irensten, sarritan idazlearen erudizioaz txundituta, askotan haren ikuspegiarekin bat eginez eta tarteka desadostasunean eztabaidan, debatea piztu nahi duen saiakera suhar eta polemiko batek behar duen bezala», gaineratzen dute.

Jimenezek hainbat liburu plazaratu ditu. Lehen sari garrantzitsua 2006an eskuratu zuen, Agustin Zubikarai Eleberri Laburreko Saria lortu zuenean, 'Bat, bi, Manchester' lanarekin. Iaz, Euskadi Literatura Saria euskarazko saiakeraren kategorian 'Begiak zabalduko zaizkizue' lan honekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Irati Jimenezekin solasaldia, 'Begiak zabalduko zaizkizue' saiakera jorratzeko