Aurtengo irabazlea, Irati Irizar. elkar.eus

Irati Irizarrek lortu du XXVI. Igartza Saria, 'Ilargi-kutsadura' eleberri proiektuarekin

Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza

Zurekin

Jueves, 14 de septiembre 2023

Irati Irizar Alvarez lazkaotarra da Igartza Sariaren aurtengo edizioaren irabazlea, 'Ilargi-kutsadura' izeneko eleberri proiektuari esker, Aintzane Usandizaga, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek hala erabakita. Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten bekak 26. urtea bete du aurten, eta deialdiran dozena bat proiektu aurkeztu dira, antolatzaileek jakitera eman dutenez.

Publicidad

Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza, eta irabazlea Irati Irizar Alvarez izan da, 1990ean Lazkaon (Gipuzkoa) jaioa eta bertan bizi dena. Ingeniaria da ikasketaz eta hainbat lanbidetan aritu da: irakasle, haur zaintzaile, aholkulari, ingeniari. Literaturan, berriz, hauxe izango du lehenengo lana.

'Ilargi-kutsadura' nobela proiektuak hainbat hari, giro eta pertsonaia lotzen ditu: Bardeako bazter lehorrak, bertan western filmak egiteko erabilitako dekoratuen hondarrak, objektu hegalari ezezagunak direlakoen ikuspenak, sekta bat, Bartzelonatik herrira ilusiorik gabe itzuli den gaztea edota munduan batetik bestera dabilen emakume arrakastatsua. «Horiek guztiak lotuko ditu nobela iradokitzaile bezain pertsonal honek», adierazi dute Elkar argitaletxetik.

Laburbilduz, Igartza Saria Elkar argitaletxeak, Beasaingo udalak eta CAF enpresak urtero antolatzen duten literatur saria da. 35 urtetik beherako idazle gazteei zuzendua, parte-hartzaileek gehienez bi liburu izan ditzakete argitaratuak. Igartza Sariak ez ditu bukatutako liburuak saritzen, proiektuak baizik, irabazleak aurkeztutako proiektua gauzatzeko beka bat jasoko duelarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad